Ainhoa Etxaide
Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972), sindikalista, LABeko idazkari nagusia izan da, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izanik.
- Artikulu hau sindikalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxaide».
Ainhoa Etxaide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Bizitza
Arrantzale familia batean jaio zen eta ikasketaz UPV/EHUn Zuzenbideko lizentziaduna da.[1][2]
2005a geroztik bere bikotekidea den Kakun Guarrotxenarekin seme baten ama da.[3]
Ibilbidea
Bi urtez Ikasle Abertzaleak elkarteko zuzendaritzako kide izan zen. 1996an LABeko Gazteen ardura hartu eta sindikatuaren idazkaritza nazionalean sartu zen. 2000an politika sozialaren ardura hartu zuen eta batzorde exekutiboan aritu da, azkenaurreko biltzarrean idazkari nagusiorde hautatu zuten arte. 2008ko LABko Barakaldoko kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten Rafa Diezen ordez.[4] 2017an utzi zuen kargua eta geroztik feminismoaren alorraren ardura darama LABen..[5][1][6]
Erreferentziak
- Berria.eus. «Ainhoa Etxaide. (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972)» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-05-24). «Toda una vida profesional en la central» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- Berria.eus. «Adostua, eraikia, partekatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- Berria.eus. «LAB Ainhoa Etxaideren aukera aztertzen ari da idazkari nagusi posturako» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- NAIZ, INFO. (). «Garbiñe Aranburu proposatu dute LABeko idazkaritza nagusian Etxaideren lekukoa hartzeko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- Berria.eus. ««Hau infernua izaten ari dela esan diet lankideei»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ainhoa Etxaide |
- Bideo-elkarrizketa: «Krisiaren aurkako dekalogoaz, greba orokorraz, fiskalitateaz, Erregulazio Espedienteen eraginaz batasun sindikalaz eta egoera politikoaren inguruan ere, gainbegirada eskeini digu, Ezker Abertzalearen kontrako polizia operazioa burutu baino egun batzuk lehenago», Argia, 2009-10]
- Elkarrizketa, Bidegurutze herdoilduak, Berria, 2018ko abuztuak 12
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |