Ainhoa Bastarrika Iriarte

Ainhoa Bastarrika Iriarte (Donostia, Gipuzkoa, 1988ko azaroaren 14a) Telekomunikazioan ingeniaria eta Hizkuntzalaritzan nazioarteko cum laude doktorea da.  

Ainhoa Bastarrika Iriarte

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1988ko azaroaren 14a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2013ko iraila - 2017ko iraila) Doktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)University of Houston (en) Itzuli  (2011ko iraila -  2012ko ekaina)
Basque Center on Cognition, Brain and Language (en) Itzuli  (2012ko abuztuaren 1a -  2017ko irailaren 30a)

Inguma: ainhoa-bastarrika-iriarte

Biografia

2012an Nafarroako Unibertsitatean Telekomunikazio Ingeniaritzako Bioingeniaritza arloan titulatu ondoren, 2017an Euskal Herriko Unibertsitatean nazioarteko Cum Laude Doktoregoa lortu zuen Neurozientzia Kognitiboetan “Burmuin aktibitatearen aldaketak helduen hizkuntza ikasketan magnetoentzefalografia bidez neurtuta”[1] tesiarekin, Basque Center on Cognition, Brain and Language[2] zentroaren ikerketen baitan.

Bere tesiaren helburu nagusia hizkuntza berri bat ikastearekin lotuta, epe laburrean gertatzen diren garuneko aldaketak ezaugarritzea zen. Aurreko azterlanek batez ere luzetarako paradigmak eta zeharkako azterlanak erabiltzen zituzten. Ondorioz, ikerketa horiek lehenagotik finkatuta zeuden arauen garuneko erantzunak hartu zituzten.

Tesi honek bigarren hizkuntzaren ikasketa prozesua aztertzeko modu berri bati atea irekitzen zion, hizkuntza bat ikastearen ondorioz epe motzera gertatutako garuneko aldaketen korrelatu anatomikoak emanez.

Basque Center on Cognition, Brain and Language-n tesiaz gain beste gertuko ikerketa batzuk ere egin zituen, hala nola entzumen-sarearen modelatzean eta loaldiko garun-aldaketen azterketan.

2015ean Nottinghamgo Unibertsitatean ikerketa egonaldia egin zuen, hainbat algoritmori buruzko prestakuntza eta iturri-mailako konektibitatea neurtzeko eta, horrela, BCBLn jasotako datuetan aplikatu ahal izateko. Ikerketaren helburua ikasitako algoritmoak loaren fase desberdinetako datuetan aplikatzea zen, fase bakoitzean sare arduradunak identifikatu ahal izateko.

Ikerketa horretatik abiatuta ikerketa berri bat sortu zen helduengan hizkuntza berri bat ikastearen ondorioz hizkuntza ulertzeko sarean gertatzen diren aldaketak aztertzeko esperimentu baten emaitzak diseinatu, bildu eta aztertzeko.

Bere ibilbidean zehar irudien ikaskuntza gainbegiratua, seinalearen sailkapen gainbegiratua eta ez-gainbegiratua, denbora-seinaleen analisia denbora, maiztasun eta denboraren eta maiztasunaren eremuetan eta konektibitate-analisia barneratzen duten ikerketetan, hala nola aurpegia ezagutzeko eta garuneko seinalea prozesatzeko softwareen programazioan proiektu ezberdinak gauzatu ditu.

2017tik aurrera Donostiako Naru Intelligence[3] enpresan jardun du, pazienteen urrutiko monitorizaziorako STEP osasun-tresnaren diseinuan eta honek erabilzten dituen algoritmoen programazioan. Medikuntzako proiekltu ezberdinen datu analisietan ere parte hartu du.

Bestalde, 2011ean "Master of Science in Engineering Technology" masterra egin zuen Houstoneko Unibertsitatean.

Argitalpenak

  • "Closing eyes during auditory memory retrieval modulates alpha rhythm but does not alter tau rhythm.", 2019ko abuztuak 15.[4]
  • "An Event Related Field Study of Rapid Grammatical Plasticity in Adult Second-Language Learners", 2017ko urtarrilak 24.[1]
  • "Burmuin aktibitatearen aldaketak helduen hizkuntza ikasketan, magnetoentzefalografía bidez neurtuta", 2017.[5]
  • "Unsupervised Clustering of Schizophrenia Patients, Cocaine Users, and Normal Controls Based on Auditory Evoked Potentials", 2012.[6]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Bastarrika, Ainhoa; Davidson, Douglas J.. (2017). «An Event Related Field Study of Rapid Grammatical Plasticity in Adult Second-Language Learners» Frontiers in Human Neuroscience 0  doi:10.3389/fnhum.2017.00012. ISSN 1662-5161. (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  2. «Basque Center On Cognition, Brain and Language | BCBL» www.bcbl.eu (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  3. (Gaztelaniaz) Naru Intelligence – Construimos la biomedicina del futuro. (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  4. (Ingelesez) «Closing eyes during auditory memory retrieval modulates alpha rhythm but does not alter tau rhythm» NeuroImage 197: 60–68. 2019-08-15  doi:10.1016/j.neuroimage.2019.04.053. ISSN 1053-8119. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  5. Bastarrika Iriarte, Ainhoa. (2017-09-08). [https://addi.ehu.es/handle/10810/24648 Burmuin aktibitatearen aldaketak helduen hizkuntza ikasketan, magnetoentzefalogra€a bidez neurtuta. ] (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  6. Bastarrika, Ainhoa. (2012-08). UNSUPERVISED CLUSTERING OF SCHIZOPHRENIA PATIENTS, COCAINE USERS, AND NORMAL CONTROLS BASED ON AUDITORY EVOKED POTENTIALS. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.