Ainguratoki

Ainguratokia edo ditxoa[1] ontzia ainguratzeko behar den sakontasuna duen lekua da.[2] Amarradurarako lekua ez dagoenean, ainguratokiak erabiltzen dituzte eta karta nautikoetan agertzen dira.

Ainguratzeko lekuak dituen karta.

Ainguratoki on batek, ahal dela, baldintza hauek bete behar ditu:

  • Sakonean aingurak ongi har ditzatela, hau da, ez harrizkoak ez gogorregiak, baina bai sendoak.
  • Haizerik ohikoenetatik edo arriskutsuenetatik babestuta egotea.
  • Mastak ez dadila bertan ezarri.
  • Itsasontziak berarengana eramateko erraza izan dadila.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]
  2. Euskaltzaindia. Ainguratoki. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.