Aingira elektriko
Aingira elektrikoa (Electrophorus electricus) gimnotidoen familiako Electrophorus generoko espezie bakarra da .
Aingira elektriko | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Gymnotiformes |
Familia | Gymnotidae |
Generoa | Electrophorus |
Espeziea | Electrophorus electricus Linnaeus, 1766 |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Ezaugarriak
Ur gezatako hezur-arraina da, 2 m ingurukoa eta ezkatarik gabea. Aingiraren antzeko gorputza du. Ez du bizkar-hegalik, ez isats hegalik; sabelekoa, berriz, eztarri paretik ia isatserainokoa du. Oliba-kolorekoa du bizkarraldea eta sabelaldea gorri horixka. Isatsaren alde banatara bi elektrizitate-organo ditu, 600 volterainoko deskargak ematen dituztenak.
Habitata
Hego Ameriketako tropiko-eskualdean banaturik dago, Orinoko eta Amazonas ibaien arroetan. Ibai, erreka, urmael eta zingiretako hondo lohitsuetan bizi da. Itzalpe handiko eremuak nahiago ditu[1].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Electrophorus electricus IUCN Red List
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.