Aines Asiskoa
Santa Aines Asiskoa (Ines Asis, 1197 / 1198 – 1253 ) Italiako santu katolikoa da, Santa Klara Asiskoaren ahizpa gaztea, eta eta abadesa izana Klarak fundatutako Klaratarren moja ordenean. [1]
- Artikulu hau Erdi Aroko Asisko santu eta mojari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Aines (argipena)».
Aines Asiskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asis, 1197 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | San Damiano (en) , 1253ko azaroaren 16a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) |
Hobiratze lekua | Asis |
Familia | |
Ama | Ortolana |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Santutegia | |
Azaroaren 16 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Klaratar |
Familia noblekoak ziren Klara eta Aines, eta ahizpa nagusiak familia utzi eta erlijioaren bideari ekitea erabaki zuenean, Ainesek jarraitu egin zion, baina familiak nesken osaba Monaldo bidali zuen, ahizpak etxera itzultzeko. Monaldo ahizpak indarrez jotzen saiatu zen, haiek menderatzeko, baina mirariz bere besoak indarra galdu zuen. Beste gudari batzuek Aines harrapatu zuten, baina arrastaka eramaten saiatu zirenean, ezin izan zuten, Ainesen gorputzak mirarizko pisu ikaragarria bereganatu zuelako. Zeinu horietan Jainkoaren nahia ikusi zuten harrapatzaileek, eta joaten utzi zieten ahizpei.
Klarak Asisen bertan sortu zuen bere ordena erlijiosoa, Klaratarrena, baina jarraitzaileak handitzen joan zirenean, abadesa izendatu zuen bere ahizpa Aines, eta honek, 1219 urtean, Florentziako Monticelli-ko emakume txiroen komunitatea eratuz eta gobernatuz lan egin zuen.
Erreferentziak
- "St. Agnes of Assisi". Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company. 1913.