Aines (martiria)

Santa Aines edo Santa Ines kristautasuneko santu ezaguna da, martiria. Erroman hil zuten Dioklezianoren garaian. Jaieguna urtarrilaren 21ean da. Ines eta Aines euskarazko izenen jatorrian dago santu honen izena, Agnes latinez[1]. Grezierako (H)agné 'aratza, garbia'-tik dator santuaren izena, latinez Agnes bihurtua. Herri-etimologia dela medio Agnus Dei-rekin lotu zen, Jainkoaren bildotsarekin, eta horregatik ikonografian bildots batekin lagundua agertzen da santua sarritan.

Artikulu hau III. mendeko Erromako martiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Aines (argipena)».
Aines (martiria)

Bizitza
JaiotzaErroma, III. mendea
HeriotzaErroma, IV. mendea ( urte)
Hobiratze lekuaSant'Agnese fuori le mura (en) Itzuli
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Santutegia
Urtarrilaren 21
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 93189319 Edit the value on Wikidata

Martirioa

12 edo 13 urteko haurra zela, kristauen aurkako jazarpen aro batean, hil omen zuten. Kristau tradizioaren arabera, aberats gazte eta ederra izanik, mutil askok nahi zuten ezkontide izateko, baina Ainesek guztiei muzon egiten zuen erlijiozko garbitasunean sinesten baitzuen osoki. Mutil haietako batek edo batzuek, erresuminez, salatu egin zuten eta kirstaua izatea krimena zenez atxilotu egin zuten. Senpronio prefektuak kondenatu zuen lotsaz biluzik ibiltzera Erromako kaleetan, baina mirariz ilea luzatu zitzaion, ez zezan inork larrubizi ikusi. Gizonek nahi ahala bortxa zezaten baimena ere eman zuen prefektuak, baina saiatzen zirenak mirariz itsututa geratu ziren. Azkenean sutan erretzera kondenatu zuten, baina suak ere uko egin zio Aines erretzeari: sugarrak banatu egin ziren alboetara, zutoinean zegoen Ainesen gorputza errespetatuz[2]. Azkenean borreroak ezpata batekin hil zuen[3].

Erlikiak

Dioklezianoren zirkua, egungo Erromako Piazza Navona delakoan zelarik, inguru hartan aurkitutako hezur zahar asko martirien erlikiatzat hartuta daude, eta Ainesena zela esaten den burezurra bertan gorde eta adoratzen da, enparantzan bertan dagoen Sant'Agnese in Agone elizan. Haur baten burezur txiki bat da, erlikia-ontzi batean bistan dagoena kapera batean.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Ines - Pertsona-izenak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  2. «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  3. «St. Agnes of Rome | Antiochian Orthodox Christian Archdiocese» ww1.antiochian.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.