Ainara Urrutia

Ainara Urrutia Iurrebaso (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1981eko martxoaren 9a) korrikalaria eta mendi lasterkaria da eta Euskal Selekzioko kidea 2021etik aurrera.

Ainara Urrutia

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1981eko martxoaren 9a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria

Biografia

Ikasketaz injeniari informatikoa da Ainara eta irakasle lanean dihardu[1]. Gaztetatik izan da kirolzalea. Bi alabaren ama izan ondoren 2018 amaieran hasi zen lasterketatan parte hartzen. Otala Zelaiko kros mistoan egin zuen debuta senarrarekin batera, herrian bertan[1]. Antzuolako 8 Miliatan lortu zuen aurreneko garaipen aipagarria[2]. 2019ko udazkenean Gasteizko Gaikar taldearekin hasi zen lasterketak korritzen eta jauzi bat izan zen bere kirol prestakuntzan[3]. Denetariko lasterketak egiten ditu; atletismo pistako (estalian zein aire librean) eta asfaltoko lasterketa ezberdinak probatu ditu, 1.500 metrotakoak eta 3.000 metrotakoak, krosak, san silbestreak... Azken aldian mendi lasterketatan zentratu da, kilometro bertikalean[4] eta trailetan.

2022. urtean Espainiako txapelduna izan zen beteranoen mailan kilometro bertikalean[5], eta emakumezkoen Euskal selekzioa ere txapelduna izan zen[6]. Munduko Kopan egin zuen debuta Ainara Urrutiak[7] eta urtea borobiltzeko Euskal Kopa irabazi zuen jokaturiko bost lasterketatan lorturiko puntuei esker[8].

2023. urtean Espainiako Trail Running txapelketan hirugarren egin zuen[9]. Horretaz gain hanbat lasterketa irabazi ditu, tartean La Palmako Reventon Trail mendi maratoia[10]. Madeira Sky Race lasterketan hirugarren egin zuen[11].

2023ko irailaren 17an Grigne Skymarathon mendi lasterketan parte hartu zuen Italiako Lombardiako Pasturo herrian. Nesketan bigarrena izan zen (6.36.41). Faboritoa zen Hillary Gerardi estatubatuarrak irabazi zuen (6.12.05). 42 kilometro eta 3.600 metro positiboko desnibela zuen probak. Korrikalariek Grigneta mendia (2.177 m.) eta Grignone mendia (2.410 m.) igo zituzten ibilbidean.[12]

2023ko abenduaren 17an Arrasate Atletiko taldeak antolatutako XLV. Santamas krosa irabazi zuen (21:56:94) denboraz. Bigarrena Ane Zabala arrasatearra sailkatu da eta hirugarrena, berriz, Izaro Llodio.[13]

Taldeak

Garaipenak

Erreferentziak

  1. «Ainara Urrutia: herri mailako lasterketetatik, kilometro bertikaletara - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. «Beñat Etxabek eta Ainara Urrutiak irabazi dute 8 Miliak lasterketa» El Diario Vasco 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. «Ainara Urrutia: "Korrika egiten hasteko ez dago adinik" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. «Inoiz ez dela berandu ongi ikasia du Ainara Urrutia korrikalariak» EITB 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  5. «Aiaramendi taldeko Ainara Urrutia eta Onditz Iturbe, Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketako garaile - Aiara» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  6. (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  7. «Ainara Uribarri eta Ainara Urrutia: "Ilusioz gaude epe laburrean mendi lasterketetan ditugun erronkei begira" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  8. «Kopa irabazita borobildu du Ainara Urrutiak denboraldia - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  9. «Oihana Kortazar txapeldun, eta Ainara Urrutia hirugarren Espainiako txapelketan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  10. «Ainara Urrutia, sasoi betean, La Palmako Reventon Trail maratoiko txapeldun - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  11. «Ainara Urrutia hirugarren, Madeira Sky Race lasterketan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  12. «Oihana Azkorbebeitia laugarren Grigne Skymarathon mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  13. «Unai Ibarra eta Ainara Urrutia izan dira azkarrenak Santamas krosean - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  14. «Ainara Urrutia eta Ainara Uribarri lehenengo Panticosan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  15. (Gaztelaniaz) «Ainara Urrutia y Javier Goitia triunfan en el Kilómetro Vertical de Fuente Dé» El Diario Montañes 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  16. «Urrutia eta Archaoui garaile, Otala Zelaiko herri krosean - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  17. «Aitor Mimenza eta Ainara Urrutia azkarrenak Torreauzoko krosik jendetsuenean - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  18. «Aitor Zunzunegi legorretarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra, Ikazkin Trailen onenak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  19. «Ainara Urrutia eta David Garcia azkarrenak Antxintxika Krosean - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  20. «Kobaz Koba Traileko Artzei Bidea lasterketa irabazi du Ainara Urrutiak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  21. «Ainara Urrutiak Berako mendi maratoi erdia irabazi du - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  22. «Torreauzoko krosa, argazkitan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  23. «Ainara Urrutia eta David Rua garaile, Ikazkin Trailen bigarren edizioan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.