Ainara Ruiz
Ainara Ruiz Benito (Gasteiz, 1968) itzultzailea da; lehenago euskara irakaslea izan da. Pertsona transexualen defentsarako eta gizarteratzearen aldeko Errespetuz elkarteko ekintzailea izan da, 2012. urtera arte.
Ainara Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta LGBT ekintzailea |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Ikasketez Biologian lizentziaduna da. 2010ean Howard Phillips Lovecraften Eromenaren mendietan (ingelesez: At the Mountains of Madness) eleberria euskaratu zuen.[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.