Ainara Badiola

Ainara Badiola Kortabitarte (Amoroto, 1975eko ekainaren 6a), biologo, paleontologo eta irakasle euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zituen biologia ikasketak (1999an lizentziatua), eta paleontologian tesia aurkeztuz doktoradura lortu 2004an, Zanbranako aztarnategiaren (Araba) azterketa batekin. Irakasle izan da Zaragozako Unibertsitatean eta EHUn.

Ainara Badiola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinara Badiola Kortabitarte
JaiotzaAmoroto, 1975eko ekainaren 6a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2004) doktoretza : Paleontologia
Euskal Herriko Unibertsitatea 1998) lizentzia : biologia
Tesi zuzendariaHumberto Astibia (en) Itzuli
Xabier Pereda Suberbiola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa eta biologoa
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2010 -

LinkedIn: ainara-badiola-b6a6603a Edit the value on Wikidata

Ornodunen eta bereziki ugaztunen paleontologian berezitua, zenbait genero eta espezie fosil berri aztertu eta izendatu ditu. Zanbranako goi eozenoko aztarnategian, adibidez, Pachynolophus zambranensis[1] eta Iberolophus arabensis (Iberolophus genero berria identifikatuz) perisodaktiloak (zaldien arbaso zaharrak),[2] duela 35 milioi urtekoak; eta Pirinioetan (Sobrarben) aurkitutako lau hankako sirenioa, Sobrarbesiren cardieli (genero berria, Sobrarbesiren), duela 42 milioi urtekoa.[3][4]

Luzuero mendiko aztarnategi paleontologikoa Bizkaiko Abran

Hiru espezie fosil Luzueron

1987an, ingutuko harrobi bat Bilboko Portuko obretarako erabiltzen ari zirela, aztarna paleontologikoak aurkitu zituen Iñaki Libano ikertzaileak. Ordurako aztarnategiaren zati handiena harrobian suntsitua zen, baina ale interesgarriak induskatu ahal izan dira.[5]

Ainara Badiola-k Xabier Pereda eta Asier Gómez Olivencia paleotologoekin Registro fósil de los Pirineos occidentales liburuan zabaldu zuen ikerketa horien datuak.[6][5]

Euskal Herriko Kuaternarioko makrougaztunen fosil zaharrenak, duela 500.000 urte ingurukoak, dira Luzueron aurkituak.

Aurkikuntzen artean hiru espezie dira bereziki aipagarriak. Jaguar europarra da bat, Panthera gombaszoegensis, gaur Amerikan bizi den jaguarra baino handixeagoa eta sendoagoa. Bigarrena, Canis mosbachensis da, egungo otsoaren arbasoa, pixka bat txikiagoa. Eta, hirugarrena, tigre sable-horzduna, Homotherium latidens, egungo lehoi baten tamainakoa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Badiola, Ainara; Pereda-Suberbiola, Xabier; Cuesta, Miguel Angel. (2005-01). «Una nueva especie de Pachynolophus (Mammalia, Perissodactyla) de Zambrana (Álava, Región Vasco-Cantábrica). Análisis filogenético de Pachynolophus y primera cita en el Eoceno superior de la Península Ibérica» Geobios 38 (1): 1–16.  doi:10.1016/j.geobios.2003.07.005. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Ingelesez) Badiola, Ainara; Cuesta, Miguel-Ángel. (2008-12-12). «New endemic Eocene equoids from the Iberian Peninsula (western Europe)» Journal of Vertebrate Paleontology 28 (4): 1149–1161.  doi:10.1671/0272-4634-28.4.1149. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  3. «Duela 42 milioi urte Huesca-ko Pirinioetan bizi zen sirenio ugaztun berri bat aurkitu da» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  4. Lalueza, Jesús Cardiel. (2018-04-10). «MUSEO PALEONTOLÓGICO DE SOBRARBE: Sobrarbesiren cardieli» MUSEO PALEONTOLÓGICO DE SOBRARBE (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  5. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2018). Gure bazterretako fosilak. Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  6. lit., Badiola, Ainara, ed. lit. Gómez-Olivencia, Asier, ed. lit. Pereda Suberbiola, Xabier, ed.. (2018). Registro fósil de los Pirineos occidentales : bienes de interés paleontológico y geológico : proyección social. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3437-7. PMC 1040594269. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.