Aimara
Aimara[1][2] (aymar aru) aru familiako hizkuntza bizia da; familiako beste kideak kawkia (galdua) eta jaqaria (oso gutxitua) dira. Aimara etniaren berezko hizkuntza da.
Aimara | |
---|---|
Aymar aru | |
Aimararen hedapena Andeetan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bolivia, Txile, Peru |
Hiztunak | 2.227.642 erdialdekoa datu gabe hegoaldekoa |
Ofizialtasuna | Bolivia eta Peru |
Eskualdea | Andeak |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
aimararra | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ay |
ISO 639-2 | aym |
ISO 639-3 | aym |
Ethnologue | aym |
Glottolog | nucl1667 |
Wikipedia | ay |
UNESCO | 755 |
IETF | ay |
Endangered Languages Project | 8111 |
Bolivian (La Paz eta Oruro), Perun (Puno, Tacna eta Moquegua), Argentinan (Jujuyko probintzia) eta Txilen (Tarapaca), guztira 2.200.000 lagun inguruk hitz egiten dute.
Boliviako eta Peruko eskualde horietan koofiziala da.
Sarrera
Altiplanoko aimara Andeetako hizkuntza bat da, Titikaka lakuaren inguruan mintzatua gehienbat: 1.237.658 hiztun boliviar ditu, 296.465 perutar eta 48.477 txiletar. Badira, era berean, zenbait komunitate Argentinako Salta eta Jujuy probintzietan, baina ez dakite hizkuntzaz mintzatzen. Bi ahaide ditu: kawkia eta jaqarua. XIX. mendean, Antonio Raymondik, Sebastián Barrancak eta Julio C. Tellok hiru hizkuntzon arteko antzekotasuna susmatu zuten, baina Marta J. Hardman-en lanek zehatz-mehatz baieztatu zuten susmo hori 1960ko hamarkadan, hirurak jaqi familiakoak direla frogatu zuenean. Hala ere, Alfredo Torero hizkuntzalariak "aru" izena eman zion. Berriki, Rodolfo Cerrón-Palominok proposatu du taldeari "aimara" deitzea. Haren iritziz, nomenklatura simetrikoa dauka kitxua familia linguistikoarekin. Kawkia hiltzat jo daiteke; jaqarua, ordea, tupean oinarriturik (Yauyos), mila bat tupinok bakarrik hitz egiten dute eta gehienak Liman bizi dira.
Historia
"III Concilio Limense" (1584-1585) delako batzarrean, «aimara» hitza lehen aldiz erabili zuten hizkuntzaz ihardukitzean. Ludovico Bertonio jesuita italiarra izan zen, XVI. mendearen amaiera hartan, hizkuntzaren lehen ikertzaile europarra. Misiolari moduan zebilenean. Juli-n (Chucuito, Puno), karaktere latinoak erabiliz lehen transkripzio fonetikoa egin zuen. Haren lanak zehaztasun ugari izan zuen, fonetikaren arazoak zirela-eta. 1612an Vocabulario de la lengua aymara argitaratu zuen.
1816an, ketxua eta gaztelerarekin batera, aimara izan zen hiru hizkuntzetako bat Declaración de independencia de las Provincias Unidas del Río de la Plata (gaur egungo Argentina) aldarrikapena egiteko. Vicente Pazos Kankik (1779-1852) idatzi zuen aimarazko bertsioa.
1931an Elizardo Pérez landa-irakasleak sortu zuen Warisata herrixkan lehen eskola hizkuntza horretan, Escuela Ayllu de Warisata (1931-1940). Boliviako gobernuak handik gutxira itxi egin zuen.
Ellen Ross 1963an ikerketa sakon bat egin zuen lehen hizkuntzalari modernoa izan zen. Lanik garrantzitsuenak, aldiz, Juan de Dios Yapitak eta Floridako Eskolak egin zituzten, 1960ko hamarkadan, Marta J. Hardman buru zelarik. Materiala prestatzeko lanetan parte hartu zuten aimara hizkuntza irakatsi ahal izateko Floridako Unibertsitatean.
1972an Juan de Dios Yapitak berak "Instituto de la Lengua y la Cultura Aymara" (ILCA) sortu zuen, baita alfabeto bat egin ere.
1977an hizkuntza ofizial izendatu zuten Bolivian, ketxua eta gaztelaniarekin batera eta Perun, koofizial 1993an.
Fonetika
Oro har, aimarazko hitzak paroxitonoak dira, bokalen luzaketak azentuazioa alda diezaiekeen arren.
Bokalak
Kitxuak eta arabiera klasikoak bezala, aimarak hiru bokal besterik ez du: a, i eta u; dena dela, luzatzen ditu (idatzian, dieresiaz adierazten da). Beraz, sei bokal hauetaz baliatzen da: a, ä, i, ï, u, eta ü.
Kontsonanteak
Hamasei kontsonante ditu. Ez du herskari leunik (hots, b, d eta g ez daude), baina ozenek hiru forma hauek dituzte: sinpleak (p, t eta k), glotalak (p', t' eta k') eta hasperenkariak (ph, th eta kh).
Idazkera
Alfabeto latindar espainiarra erabiltzen du (baita ñ ere).
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-19).
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |