Aimé Painé

Aimé Painé (Argentina, 1943ko abuztuaren 23a - Asunción, Paraguai, 1987ko irailaren 10a ), Olga Elisa Painé- ren izen artistikoa.[1] Maputxe eta Tehueltxe jatorriko abeslari argentinarra izan zen, bere herriko musika herrikoia erreskatatu eta zabaltzera dedikatu zena.[2][3] Batzuen arabera, Lonquel Painé Ngürü Ranquelino Tehueltxe buruzagi handi baten biloba zen, hori frogatzerik ez dagoen arren. Olga Elisa izena jarri zioten garai hartako argentinar legeak zirela eta maputxe izenarekin idazteko legezko ezintasuna baitzegoen, geroago bere benetako Aimé izena hartu zuen bere lan artistikorako.[4] Frantsesezko maitatua bezala idatzia dago, baina maputxe jatorria duen izena da, eta bere esanahia ilunabar gorrixka da.[5][6]

Aimé Painé

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlga Elisa Painé
Jaiotza1943ko abuztuaren 23a
Herrialdea Argentina
HeriotzaAsuncion, 1987ko irailaren 10a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Biografia

Bere biografo Cristina Rafanelli kazetariaren arabera, Aimé Painéren amak, bere senar maputxea - Segundo Painé - eta seme-alaba guztiak abandonatu egin zituen.[6] Aimék 3 urte zituela, bere komunitatetik banandu egin zuten, bere aitak, lan egin beharra zuenez, ezin baitzituen hainbeste haur zaindu. Mojen umezurtz-eskola batera bidali zuten, Mar del Platako institutura, bere lurraldetik, bere kulturatik eta bere jatorritik oso urrun dagoen hirira.[7] Han, kantu gregorianoko abesbatzan nabarmendu egin zen. Héctor Llan de Rosos abokatu eta antzerkigileak eta bere emazteak, neska bat adoptatu nahian zebiltzala, Aimé aukeratu zuten beste askoren artean, bere ahots bikaina entzun ondoren. Oso gaztea zela beti amestu zuen abeslari izatea eta, horretarako trebetasunak zituenez, musika ikasi zuen irakasle partikularrekin (gitarra, Roberto Lararekin; kantua, Blanca Peralta eta Nina Kabanciwarekin).

Aimék beti esaten zuen pazientzia handiz itxaroten zituela Aste Santua eta Corpus jaiak, mojek irakatsitako kantu gregorianoak interpretatzeko garaia zelako. Haurtzaroan konturatu zen tonu eta abesti haiek Taielen oso antzekoak zirela, herrialdeko amona askok (inoiz ez zituen bere odoleko amonak ezagutu) Mapudungun hizkuntzan (maputxeen hizkuntza) abesten zituzten doinu maputxeen antzekoak. Elkarrizketetan esaten zuen Taiel kantu biluzia zela, erlijiosoa bezain askea eta naturala; bizitza kantatzea zela.

29 urte zituela (1973) Koru Polifoniko Nazionalean sartu zen eta han aurkitu zuen musikak benetan berarentzat zuen esanahia.[8] Hain zuzen ere, Mar del Platako nazioarteko abesbatzaren bilera batean, herrialde bakoitzak gutxienez musika indigena edo folklorikoaren lan bat prestatu zuen, Argentinako abesbatzak izan ezik, han sentitu zuen bere sustraiak ukatzen dituen herrialde bateko kide izatearen konsternazioa eta umiliazioa. Gertakari honek hegoalderantz eraman zuen bere adinekoen espiritualtasunean murgiltzera. Han Aimé Painé-k aurkitu zuen maputxe musika benetako erakarpen espiritual bat zela, bere musika, bere lurraldea bertakoa zen bakardade unibertso batean kantatzearen esperientziatik zetorrela.

Rafanellik adierazten du aipagarria dela Aimé Painé biran jantzi tradizionalak jantzita joandako lehen emakume maputxea izan zela eta mapuzungun hizkuntzan kantatzen ere lehena, baita kultura hori azaltzen ere.

Berak egokitu zituen Maputxe abestiak erregionalista kutsudunak baina beti erabiliz trompe, kultrun, cascahuillas, trutruca eta Kull Kull-a . Bere abesti letra bakoitzak Maputxe-Tehueltxe-en historia kontatzen du "Palpé la libertad y la misión de lucha que entraña la libertad, saber de la cultura de su pueblo es saber de uno mismo", esan zuen.

Bere abesti baten letrak honela dio: "Ederra da datorrenean / haizea mendikatean lurretik / mendebaldeko haizea dator / hego haizea / ekialdeko haizea / ipar haizea / igarotzean jo egiten du (mendien kontra ) belarra! / harriak pilatuta ".[9]

Buenos Airesko Puerto Maderon, Aimé Painé etorbidea

Gaur egun Río Negro probintziako liburutegiek, ikastetxeek, konplexuek, abesbatzek eta kaleek eta Buenos Aireseko Puerto Maderoko kaleetako batek bere izena daramate, maputxeen kultura munduan ezagutzera eman zuen emakume honi egindako omenaldi gisa.[10] Bere irudia Emakumeen Gelan ere badago Casa Rosadan (Argentinako Nazioaren Lehendakaritzaren egoitza nagusia).[11][12] Facundo Mohrr DJ eta ekoizle argentinarrak Aimé Painé abestia konposatu zuen, aipatutako artistari egindako omenaldian; Gerardo Boscarino bere herrikideak ostera, abestia birmoldatu egin zuen.[13]

Paraguain hil zen grabazio batean garuneko aneurisma jasan ondoren. Segundo Painé aitaren hilobiaren ondoan lurperatuta dago jaioterrian.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Mujeres Argentinas que tenés que conocer» www.cultura.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  2. Sánchez, Sergio. (1598047686). «Una miniserie repasa la historia de Aimé Painé | La dirige Aymará Rovera y la protagoniza Charo Bogarín» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  3. «Miniserie de estreno celebra el cumpleaños de Aimé Painé» www.telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  4. «En memoria de Aime Paine, valiente luchadora mapuche» www.mapuche-nation.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  5. (Gaztelaniaz) «AIME - Diccionario Abierto de Español» www.significadode.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  6. (Gaztelaniaz) Redaction. (2017-01-14). «¿Quién fue Aimé Painé, la voz del pueblo mapuche?» Diario Río Negro (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  7. (Gaztelaniaz) CON UN SHOW EN VIVO SE PRESENTÓ LA SERIE «AIMÉ. HOMENAJE A LA VIDA DE AIMÉ PAINÉ» – INCAA | Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Homenaje a Aimé Painé a 26 años de su fallecimiento» Lmcipolletti.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  9. (Gaztelaniaz) «La vigencia de Aimé Painé» Al Margen 2020-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  10. (Gaztelaniaz) Aires, Ente de Turismo del Gobierno de la Ciudad de Buenos. (2020-03-02). «Las mujeres de Puerto Madero» Sitio oficial de turismo de la Ciudad de Buenos Aires (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  11. (Gaztelaniaz) Conti, Centro Cultural de la Memoria Haroldo. «Aimé, la guerrera - Revista Haroldo» revistaharoldo.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  12. «Alberto Fernández reinaugura el Salón de las Mujeres en la Casa Rosada» www.ambito.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  13. (Gaztelaniaz) Barriada. (2019-09-09). «10 de septiembre Día de la Cultura Mapuche en la Ciudad» Barriada (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.