Ailorbe

Ailorbe (Trigonella foenum-graecum) belar-landarea da. Ganadu janaritzat erabiltzen da, eta jaten duten abereen esneari ahogozo berezia ematen dio.[1]

Ailorbe
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaTrifolieae
GeneroaTrigonella
Espeziea Trigonella foenum-graecum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakfenugreek seed (en) Itzuli, fenugreek leaf (en) Itzuli eta fenugreek oil (en) Itzuli

Deskribapena

20-50 cm-ko altuera har dezakeen landarea da. Hosto konposatu iletsuak ditu hirunaka bilduak.

Loreak zuriak dira eta handik ateratzen diren lekek hazi horiak dituzte.

Hostoek zein haziek usain handia dute. Usain hori sotolon izeneko konposatuak ematen die[2].

Hedapena

Asiako hego-ekialdean jatorria du baina hegoaldeko Europatik zabalduta dago. Hala ere landare honen ekozpenaren %80a Indian egiten da, Rajastan estatuan. Udaberrian laboreen artean bere lore zuriak ikus ditzakegu.

Erabilera

Currya egiteko erabiltzen den osagaietako bat da ailorbea. Horretarako hostoak (freskoak edo lehorrak), haziak eta bestelako atalak erabiltzen dira.

Abereak elikatzeko egokia da. Haziak ere erabiltzen dira arrainak edo untxiak elikatzeko[3].

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) PubChem. «3-Hydroxy-4,5-dimethylfuran-2(5H)-one» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Ingelesez) «Fenugreek (Trigonella foenum-graecum) | Feedipedia» www.feedipedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak

Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.