Ailein duinn
Ailein duinn (euskaraz, hitzez hitz, «Alan Beltza» esan nahi du, hots, «Alan izeneko gizonezko ilebeltza») Eskoziako Lur Garaietako abesti herrikoia da. Zehazkiago esanda, Ailean Moireasdan («Alan Morrison», ingelesez) deritzon gizaseme baten maitasunez eta ohorez haren emaztegai Annag Chaimbeul («Annie Campbel») delakoak abestutako aiene doinua da. Hitzak Eskoziako gaeleraz daude, hori baitzen XVIII. mendean eskualde hartako hizkuntza nagusia.
Ailein duinn | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Anna Campbell (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Eskoziako gaelera |
Aipatzekoa da emakumezko ahots eztiz abestutako abesti hunkigarri hau Liam Neeson, Jessica Lange, John Hurt eta Tim Roth aktoreek antzeztutako 1996ko Rob Roy filmako soinu bandaren barnean agertu zela. Bertsioa hau Capercaillie folk talde eskoziarrak moldatu eta abestu zuen.
Gaia
1788an Ailean itsasgizona Kanpoko Hebridak uhartediko Harris uhartearen alboan dagoen Scalpay uharterantz joateko itsasoratu zen, han bera eta Annag ezkontzekotan baitziren. Alabaina, bat-batean ekaitz batek itsasontzia jo eta hondoratu zen. Annag, erabat lur jota, handik hilabete gutxira hil zen. Haren gorpua hondartzan aurkitu zuten, bere maitea topatu zuten lekutik ez oso urrun. Hil aurretik, bere laztan galduaren ohorezko aiene doinu hau konposatu zuen.
Hitzak
Eskoziako gaeleraz Sèist: Ò hì shiùbhlainn leat Ma 's e 'n cluasag dhuit a ghaineamh Ma 's e 'n t-iasg do choinlean geala Dh'òlainn deoch ge b' oil le càch e |
Euskaraz Bis (bertso bakoitzaren ondoren): Ò hì, zurekin joango nintzateke Hondarra zure bururdia bada Arrainak zure bela-ohialen diztira badira Nik edango nuke, nahiz eta denek higuinduko banindukete ere |
Kanpo estekak
- Capercaillie talde eskoziarrak Rob Roy filman abestutako Ailein duinn abestiaren bertsioa entzungai (Eskoziako gaeleraz)
- Capercaillie talde eskoziarraren Ailein duinn abestiaren bertsioa entzungai (Eskoziako gaeleraz)
- Meav abesti irlandarraren Ailein duinn abestiaren bertsioa entzungai (Eskoziako gaeleraz)