Aikor
Aikor! Txorierriko hilabetekaria da. Hilabetekari hau Totoan federazioak argitaratzen du. Federazio horretan hartzen dute parte Txorierriko euskara elkarte guztiek: Derioko Tximintx, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili.
Aikor | |
---|---|
Mota | komunikabide |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara |
Argitaletxea | Totoan |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Txorierri |
Maiztasuna | Hilabetekari |
Historia | |
Zuzendaria | Xabier Goienetxe |
Erredaktoreak | Jose Angel Mentxaka, Maite Lekerika, IƱaki Suarez, Gaizka Eguskiza, Amagoia Guezuraga, Pospolin, Jon Goikozuria, Aritz ta Nagel. |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1578-9322 |
www.aikor.eus/ |
Lehen zenbakia 2002ko urtarrilean argitaratu zuen eta ordutik eten barik hilero-hilero Txorierriko herri guztietan banatzen da. 2006. urtean Lan Txorierri izeneko urtekaria argitaratzen hasi da Txorierriko enpresei begira. Eta 2007an euren webgunea berritu eta blog komunitatea sortu dute, beste gauza batzuen artean. Aldizkaria izatetik orainkaria izatera pasa da.
Gaur egun 5.300 aleko tirada eta 8.000 irakurle inguru dauzka (AZTIKER, 2008).
Ikus, gainera
- Euskarazko aldizkarien zerrenda
Kanpo estekak
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.