Aiherra

Aiherra[2] ([aiheʁa] Nafar-lapurteraz; Aierra [aiera] Goi-nafarreraz) Nafarroa Behereko ipar-mendebaldeko udalerria da, Arberoa eskualdean kokaturik dagoena. 1.035 biztanle zituen 2016an.[3] Zenbait gaztelu zahar edo gotorleku protohistoriko daude bertan, bai eta Beltzuntze jauregia ere.

Aiherra
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Ayherre
AuzapezaArño Gastambide (2020-2026) (Abertzale)
Posta kodea64240
INSEE kodea64086
Herritarraaihertar
Kokapena
Koordenatuak43°23′32″N 1°15′15″W
Map
Azalera27,65 km2
Garaiera20-465 metro
Demografia
Biztanleria1.068 (2018:  10)
Dentsitatea36,38 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,55
Ugalkortasuna[1] 44,84
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,59 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,04 (2011)
Langabezia[1]% 4,38 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 17,28 (2010)
Erabilera% 1,76 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1450
Webguneahttp://www.ayherre.fr/eu/

Geografia

Ingurune naturala

Abarratea mendia (342 m) Aiherra eta Izturitze artean dago kokaturik. Haren gailurrean gaztelu zahar edo historiaurreko gotorleku baten aztarnak daude[4].

Udalerriko lurretatik igarotzen dira Arhan eta Arberoa ibaiak.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Hardoiko benta
  • Zokoa
  • Zokoko eliza
  • Ahontzeko eliza
  • Apahiri
  • Bizkardegi
  • Herketa
  • Uratz
  • Haindea
  • Hergaitz
  • Bildarraitz

Historia

Burdin Aroko herri harresitua dago Abarratea mendian. Hiru babes lerro ditu eta monumentu izendapena du.[5]

1450eko martxoaren 18an [6] Beltzuntze jauregian sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, herrialdean ingelesen eraginari amaiera emanez. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren mendekotasuna zindu zuten, eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean -hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik- euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gainera, Lauak sozietateak (industria aeronautiko eta espaziala) Aiherran dago kokaturik. Horrez gain, Harana ibaian dagoen Huhagun errota, XIX. mendekoa, zentral hidroelektrikoa gaur egun.

Demografia

Aiherrako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Euskara

Aiherrako euskara[11] nafar lapurteraren[12] aldaera bat da, sortaldeko azpieuskalkiaren[13] barnean dagoen Arberoako euskara[14], hain zuzen.

Ondasun nabarmenak

Aiherrako eliza.
  • Protohistoriako gune harresitua[5] Abarratea mendian.
  • Beltzuntze jauregia[15], XIII, XIV eta XVI. mendeetako aztarnak dituelarik.
  • Done Petri parrokia[16] Erdi Aroaren amaieran izan zen eraikia. XVII. mendean handiagotua izan zen eta ondoren, 1910 eta 1911. urteetan, berriztatze sakonak izan zituen; litekeena da kanpandorrea orduan berreraikia izana.

Herri senidetuak

1984 inguruan hasitakoa da aihertarren eta antzuolarren arteko harremana, Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako bi herri txiki hauen arteko adiskidetasuna Aiherrako Beltzuntze elkarteko zenbait lagunek eta antzuolar batzuek elkar ezagutu ondoren sortu zen. Adiskidetasun hori gorpuztuz joan da geroztik, eta hastapeneko harreman soilak bi herrien arteko lotura bilakatu dira.

Urte guzti horien buruan, urtez urte, herritarren arteko harreman pertsonalez gain, ekitaldi ugari antolatu dira, urtean behin, txandaka, urte batean Antzuolan eta bestean Aiherran, ospatu izan diren senidetze egunetan. Ospakizunaren ekintza nagusia bi herrietako herritarrek elkarrekin egiten duten bazkaria izan ohi da, baina badira nabarmentzeko beste ekintza asko ere: bi herriak eta inguruak ezagutzea, antzerki saioak, kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, pilota partidak, etab.

Harreman horren ondorioz, Antzuolako kale bati Aiherra izena jarri zitzaion.

Herri bien arteko harremana Antzuolako Udalak hasiera-hasieratik babestu eta bultzatu zuen arren, Aiherran Beltzuntze elkarteak hartu zuen harremanaren gidaritza bere gain. 2004an, ordea, Aiherrako Udalak ere Antzuolarekin harremana izan nahi zuela eta, herri bien arteko hitzarmena sinatu zen. Sinadura urriaren 29 iluntzean gauzatu zen Aiherran, 20. urteurreneko ospakizunen barruan, hain zuzen ere.

2009an bete zen harremanaren 25. urteurrena. Ospakizun ekitaldiez gain, herri bien arteko adierazpena onartu zen.[17]

2011ko maiatzaren 6an aurkeztu zen Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzeari buruzko liburua: Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Liburuan 27 urte hauetako harremanak eman duena jasotzen da: senidetzearen hasiera, ondorengo urteetako nondik norakoak, 20. eta 25. urteurrena, protagonisten elkarrizketak eta argazki ugari... harremanaren isla diren irudi eta argazki ugari.[18]

Aihertar ezagunak

Argazki galeria

Abarratea mendia

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Aiherra. Leku-izenak, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  3. Dossier complet: Commune d’Ayherre (64086). insee.fr (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  4. Philippe Veyrin; Veyrin, Philippe. Les Basques. Arthaud 1975 ISBN 978-2-7003-0038-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
  5. «Fortifications protohistoriques présentant trois enceintes (également sur commune d'Isturits)» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  6. Philippe Veyrin, Les Basques, Arthaud 1975 ISBN 2 7003 0038 6, 122. orr.
  7. «Barbier, Leire - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  8. «Biscay, Samuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  10. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  11. «Aiherra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  12. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  13. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  14. «Arberoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  15. (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, gazteluari buruzko txostena
  16. (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, parrokiari buruzko txostena
  17. ((PDF)).
  18. Muñiz, Ibai. (2011). Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako eta Aiherrako udalak.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.