Aierdi etxea

Aierdi etxea Hernanin dagoen XVII. mendeko eraikin barrokoa da eta 1964an ondare kultural izendapena jaso zuen.[1] Hernaniko Kale Nagusiko 15 zenbakian dago eta herriko etxe deigarrienetakoa da.[2][3]

Aierdi etxea
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°15′58″N 1°58′31″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001510
18
Kontaktua
HelbideaKale Nagusia 15

    Ezaugarriak

    Lauki zuzen formako oinplanoa du etxeak eta lau fatxadetatik bat ondoko etxeari lotuta dago. Beheko solairuaz gain, beste bi solairu ditu.

    Aurrealdeko fatxada nagusia kareharriz eta adreiluz egina da. Adreilua margotua dago eta singular bihurtzen duen izaera ematen dio. Gainerako fatxadek ez dute aparteko dekoraziorik.

    Beheko solairuan, bi ate eta bi leiho tartekatzen dira. Lehen solairuan, balkoi indibidualeko bi bao eta balkoi jarrai duen beste bi ditu. Azken solairuan lau balkoi banako daude, behekoekin simetrian. Balkoi guztiak burdin forjatuzkoak dira. [4]

    Armarria bat dago lehen solairuan, Aierditarren etxekoa, nahiko kontserbazio egoera onean dagoena. Halere, hau ez zen izan Aierditarren herrian zuten eraikin bakarra; Plaza Nagusiko beste eraikin bat familia berdinarena zen.[3][4] Etxe honetan jaiotakoen artean, Joaquin Fernandez Aiarragarai aipatu daiteke, udaletxearen egilea.[5]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. Bienes de Interés Cultural. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
    2. Aierdi etxea :: Multimedia galeria :: Euskomedia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
    3. «Aierdi etxea» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
    4. Aierdi etxea / Casa Aierdi. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
    5. Hernani - hiru.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.