Aiegi
Aiegi[4] ([ai.eɣi]), Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadean dago, eta Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora. 2014. urtean 2.191 biztanle zituen.
Aiegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Aiegin dagoen Iratxeko monasterioa. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Lizarraldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Ayegui <> Aiegi | ||||||||||
Alkatea | Juan Yanci López (Ayegui Unido, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31xxx | ||||||||||
INE kodea | 31041 | ||||||||||
Herritarra | aiegiar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°39′24″N 2°02′18″W | ||||||||||
Azalera | 9,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 497 metro | ||||||||||
Distantzia | 45 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.531 (2023: 43) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 269,26 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 24,23 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 45,45 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 81,39 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 11,99 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 15,40 (2018: %9,92) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ayegui.org/ |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Aiegi Lizarrako merindadearen erdialdean dago, Lizarratik 2.5 kilometrora. Udalerritik gertu dago Jurramendi, batez ere arrazoi historikoengatik ezaguna den mendia.
Aiegiko udalerri mugakideak honako hauek dira: Allin, hegoaldean; Deikaztelu, ekialdean; Lizarra eta mendebaldean Iguzkitza.
Klima eta landaredia
Klima mediterraneoarreko udalerria da, nahiz eta hegoaldean, altuera dela eta, aldaketa batzuk dituen. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 600mm eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, euri eta hotz gehiago.
Landarediari dagokionez, artea da zuhaitzik ohikoena. Gizakiak landaturiko produktuen artean,berriz, olibondo, mahasti, almendrondo eta zainzuriak daude.
Historia
Aiegiri buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Erdi Aroan zehar elizari loturiko jaurerria izan zen, eta 1069. urtean Antso IV. erregeak emaniko dohaintzaren bitartez Iratxeko abadeen monasterioko jaurerriaren zati bihurtu zen. Herritarrak jaurerritik askatzeko ahalegin handiak egin zituzten arren, Aiegi ez zen udalerri independiente XIX. mendera arte bihurtu. Orduan, desamortizazioak eraginda, Aiegik independentzia eskuratu zuen.
1835ean Aiegi Iguzkitzaren menpe geratu zen eta hamar urte beranduago udaletxe propioa lortu zuen. 1873ko azaroan, ejerzito karlistak Espainiako lehen errepublikako ejerzitoa garaitzea lortu zuen Jurramendin, Aiegiko udalerrian.
Ekonomia
Iharduera ekonomiko nagusiak bigarren eta hirugarren sektorekoak dira. Industrian manufakturak dira aipagarri. Nekazaritzari dagokionez, lur gehienak sekain-lurrak dira, lur-ureztagarriak %5 baino ez direlarik. Landatutako laboreen artean, patata, mota ezberdineko barazkiak, eta alpapa daude. Mahasti eta olibondoek garrantzia gutxi dute, eta XX. mendeak aurrera egin ahala, filoxeraren eraginez gero eta hektarea gutxiago erabili izan dituzte.
Abeltzaintzak ez du sekula garrantzia handirik izan Aiegin, eta gaur egun ia desagertuta dago.
Demografia
Herri txikia izan zen Aiegi XX. mendean zehar. 1990eko hamarkadara arte600 biztanleen inguruan egon zen. Ordutik, hazkunde nabarmena izan zuen, eta hurrengo 20 urteetan, XXI. mendearen lehen hamarkadarako, 2.000 biztanle izatera iritsi zen.
Aiegiko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 167 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,65 (Nafarroako batez bestekoaren antzera).
Politika
Udal hauteskundeak
Aiegiko alkatea CII (Candidatura Independiente Irache) herri ekimeneko José Artiz Segura atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %1,91) eta 7 boto zuri izan ziren (botoen %1,24). Abstentzioa %15,67koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
CII | 472 | 6 |
UPN | 197 | 2 |
AIM | 147 | 1 |
PSN | 41 | 0 |
2011n CIIk 5 hautetsi eta alkatetza (oraingoan Luis Cándido Araiz Astrainentzat) erdietsi zituen; AIMk ([[Agrupación Independiente Montejurra (Aiegi)|Agrupación Independiente Montejurra) 4 zinegotzi lortu zituen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
CII | 428 | 5 |
AIM | 389 | 4 |
PP | 47 | 0 |
Alkateen zerrenda
2007-2011 | José Artitz Segura | CII (Irache, indep.) |
2011- | Luis Cándido Araitz Astrain | CII (Irache, indep.) |
Udaletxea
Udaletxea errepidearen ondoan dago, 1969. urtean eraiki zen eta hiru solairu dauzka. Atari txiki bat dauka, eta kanpoaldeko hormak hareharrizkoak dira bigarren solairuraino.
- HELBIDEA: Udaletxearen kalea, 1
Azpiegitura eta garraioak
Udal autobusak
Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:
Lizarrerria Bus | ||
---|---|---|
Abartzuza — Ospitalea | 2 | Aiegi — Deiu / Arroitz |
La Estellesaren lineak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Aiegi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,44k zekien euskaraz hitz egiten.
2018ko azaroaren 18an herria eremu mistoan sartzea nahi zuten galdetu zien Udalak herritarrei. Ezetzak irabazi zuen, beraz Aiegik eremu ez-euskaldunean jarraituko du[5].
2009ko urtarriletik Aiegiko udalerriaren izen ofiziala Ayegui <> Aiegi da .
Jaiak eta ospakizunak
Aiegiko herri-jaiak iraileko bigarren asteburuan ospatzen dira San Ziprianoren omenez. Jaietan zehar, prozesio, entzierro, musika ekitaldi eta bestelakoak izaten dira. Maiatzaren 1ean, eta jaiak hasi aurretiko lehen astean, San Ziprianoren baselizarako erromeriak antolatzen dira, Jurramendi gainean meza entzun eta askaltzeko.
Urrian, Udazkeneko kultura ekitaldiak izaten dira Iratxeko Monasterioan. Bertan, artisautza erakustaldiak, musika kontzertuak eta urtero uztailean, "Iratxeren eguna" antolatzen da, monasterioko lagunen elkarteak antolaturik. Egun horretan, "Iratxe" izeneko pertsonak omentzen dira.
Ondasun nabarmenak
Iratxeko monasterioa
Aiegiko leku interesgarriena, zalantzarik gabe, Iratxeko monasterioa da. 1887an monumentu nazional izendatu zuten, eta bertan eliza handia eraikia dago Erdi Aroko, Pizkundeko eta Barroko garaiko estiloetan eginda. Klaustroa estilo platereskoan eginda dago, eta bertan Aiegiko Paradore Nazionala dago.
Monasterioaren ondoan, XVII. mendean estilo herrertarrean eginiko eraikina dago, antzina unibertsitate moduan erabilia eta gaur egun "Ostatu Nazional" moduan erabiltzen dena.
San Martin eliza
San Martin eliza, Aiegiko herrigunean dago eta XVIII. mendean eraiki zen estilo neoklasikoan. Parrokia, harlanduzko barru aldearekin, nabe laukizuzen bakarra dauka, alboetan kapera banarekin. Aurreko eraikuntza gotiko baten aztarnak ditu, eta beharbada, eliza, antzinako tenplu baten egituraren gainean eraiki zen.
XX. mendearen hasieran oinarri laukizuzeneko kapera bat eraiki zen elizari atxikita. Eliza barruan XVI. mendeko erretaula erromanista bat dago; 1400. urtean eginiko gurutze gotikoa; San Martin Tourskoaren irudia, XVIII. mendearen bigarren erdikoa, rokoko estilokoa; eta Ama Birjinaren eta Haurraren irudia, XIV. mendekoa.
San Zipriano baseliza
XIV. mendearen inguruan eraikita, horma-bularrez babesturiko harlanduzko hormak dauzka. Baselizak oinarri laukizuzena dauka, XVI. mendea amaierako erretaula erromanista, eta San Ziprianoren eta Gurutzatuaren egurrezko irudi gotiko berantiarrak.
Aiegiar ospetsuak
- Jose López Zabalegi (1869-?), militarra.
- Faustino Oteitza (1890-1936), apaiz eskolapioa.
- Mauro Urriza (1963-2014), musikari eta musikagilea.
- Álvaro Martínez Aginaga (1979-), futbolari ohia.
- Roberto López Eskiroz "Ruper" (1987), futbolaria.
- Javi Martínez Aginaga (1988-), Bayern Municheko jokalaria.
- Sergio Araitz (1998-), txirrindularia.
- Haritz Morras (?), aktorea.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- .
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Aiegiko udal webgunea
- (Gaztelaniaz) Aiegiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Logroño eta Lizarra arteko errepidea Aiegi parean Google Street View-n.