Aia Kruse
Aia Kruse Goenaga (Donostia, Gipuzkoa, 1994ko otsailaren 24a) euskal aktorea da, zineman eta telebistan ibilitakoa. 2018anGoya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmeko lanarengatik.[1]
Aia Kruse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1994ko otsailaren 24a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Familia | |
Ama | Aitzpea Goenaga |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
Aia Kruse Goenaga Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1994ko otsailaren 24an. Aita estatubatuarra du eta ama Aizpea Goenaga donostiar aktorea eta idazlea da.[2] Amaren aldeko familia interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Juani Mendiola amama, Juan Luis Goenaga osaba eta haren alaba, Barbara Goenaga lehengusina.[3]
2006an Donostiako Eskolarteko Literaturako Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen Qué grande es un buen amigo ipuinarekin.[4]
Aktore ibilbidea
Aia Kruse Goenaga 10 urterekin hasi zen emanaldietan, eta Goenkale euskal telesailean jrdun zuen, baita La Pasionaria telebista-zintan ere.
2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagai aizan zen, Handia filmean egindako lanagatik.[1] Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskal film onenaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen filmak.[5]
Filmografia
Zinema
Urtea | Titulua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2009 | Zorion perfektua | Ainhoa gaztea | |
2014 | Billy | Neska-laguna | Film laburra |
2017 | Handia | Maria | |
2018 | Mi soledad | Miriam | Film laburra |
Las Vegas | Film laburra | ||
Sd | Film laburra | ||
Ane | Ane | Film laburra | |
2019 | Ya está | Laia | Film laburra |
2020 | Nora | Amy | |
Ane | Leire | ||
Txorimalo | Film laburra | ||
2021 | Oshun | Aia | Film laburra |
26 | Luzia | Film laburra | |
El retrato | Sara | Film laburra | |
2022 | MahaikEla comensaldea | Bahitzailea | Film laburra |
Superjodidos | Gonazalea | Film laburra | |
Alumbramiento | Paula | Film laburra | |
2023 | Los gemelos | Film laburra | |
Nada de nada | Film laburra |
Telebista
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005-2006 | Goenkale | ||
2018 | Velvet Coleccion | Juliette | 8 atal |
2020 | La línea invisible | Teresa | 3 atal |
Altsasu | Naiara | 4 atal |
Sariak eta aintzatespenak
- 2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmean egindako lanarengatik.[1]
Erreferentziak
- «32° Edición de los Premios Goya» Premios Goya.
- «Zer ikusi, hura antzeztu» Berria 2015-08-19.
- (Ingelesez) «Aia Kruse - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- «Aia Kruse» La Higuera.
- «Aia Kruse alumna del Grado en Artes Escénicas de TAI participa en la película Handia» Escuela Universitaria de Artes.