Ahuntz-bizar
Ahuntz-bizarra (Hericium erinaceus) Hericiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteen zati mamitsua jateko ona da, baina ez biltzea gomendatzen da, espezie urria, arraroa eta ederra baita.
Ahuntz-bizarra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hericiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hericium | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hericium erinaceus Pers., 1797 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Karpoforoa: Biribildu samarra, 10 - 30 cm-ko zabalera eta 10 - 15 cm-ko altuera du, oinarri motza eta zabala du, zurezko substratuarekin bat egiteko. Errezeptakulu guztia adarkatu gabeko orratzez estalita dago, luze samarrak, (2 - 5 cm luze) flexuosoak, hauskorrak, zurixkak edo krema zurbilduak gaztetan eta okre-krema kolorekoak zahartzean.
Haragia: Zuria, sendoa eta elastikoa, Fruta usain atsegina du eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Erinaceus epitetoa latinetik dator, kirikino esan nahi duen "ericius" hitzetik. Kirikinoaren antza duelako.
Jangarritasuna
Jateko ona gaztetan.[3]
Nahasketa arriskua
Hericium clathroides delakoarekin, honek orratz adarkatuak ditu, desberdinak eta irregularki banatuak.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenetik negura, hostogalkorren enborretan (Quercus, Fagus, Fraxinus).[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, ahuntz-bizarra desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 577 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 460 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 475 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 114 or. ISBN 84-87997-86-4..
- Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea