Ahots Elektronikozko Fenomeno
Ahots Elektronikozko Fenomenoak edo AEF (gaztelaniaz, psicofonÃa eta ingelesez, EVP edo Electronic Voice Phenomenon) tresna elektronikoez jasotako eta jatorri ezezaguna duten ahots-mezuak dira. Pertsona askok fenomeno paranormaltzat hartzen dituzte ustezko ahots hauek, hildako pertsonen mezuak direla baieztatuz sarritan. Parapsikologiaren arloko beste aditu batzuek fenomeno psikokinesiko bat dela defendatzen dute, hots, esperimentua egiten dutenen psikiaren eraginez grabatu litezke ahots elektroniko horiek. Beste ikerlari batzuen ustez,azkenik, fenomeno hauek apofeniaz, hau da soinu nahasien artean mezu garbiak entzunez, zein iruzurrez sor daitezke.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.