Ahots-aktore
Ahots-aktorea zuzeneko aktuaziotik kanpo (antzerkia, zinema) bere ahotsa edozein euskarrirako erabiltzen duen antzezlea da. Japonian seiyū izena ematen zaie; Europan izen horri beste esanahi zehatzago eman zaio: anime saioteako bikoizketa-aktorea, alegia.
Euskarriak
Aktore hauek euskarri askotan ager daitezke:
- Filmak, baina bere irudia agertu gabe, esaterako narratzaile moduan.
- Bideo-jokoetan.
- Txontxongiloetan.
- Espektakulu desberdinetan.
- Irrati-saioetan.
- Telesailetan.
- Marrazki bizidunetan.
- Publizitatean.
Nahasketa
Antzezle hauen lana beste profesionalenekin nahastu egiten da. Esaterako, nahiz eta lan hurbila izan, ez da bikoizketa-aktorea zeren azken hauek beste antzezle baten jatorrizko ahotsa ordezkatzen baitute eta haien ezaugarriak imitatzen saiatzen baitira.
Ikus, gainera
- Bikoizketa-aktore
- Seiyū
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.