Aho-soinu

Aho-soinua, xotixe edo harmonika airezko musika-instrumentua da. Mihi libreko haize-instrumentua da, mihiak dituzten irekigune zenbaitez osatua. Irekigune horietatik putz eginez edo airea hartuz jotzen da, eta nota desberdinak sortzen dira putz egitean eta airea xurgatzean. Harmonika diatonikoak eta kromatikoak daude. Harmonika kromatikoak alboko pieza mugikor bat du, eta hura sakatzean, airea soinu kromatikoak sortzen dituzten mihietara bideratzen da.[1]

10 zuloko aho-soinuak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.