Ahmed Sékou Touré
Ahmed Sékou Touré (Faranah, Frantziar Mendebaldeko Afrika, 1922ko urtarrilaren 9a - Cleveland, Ohio, 1984ko martxoaren 26a) Gineako lehenbiziko presidentea izan zen. Mandinga etniaren kidea eta Samory Turéren hereniloba izan zen. Posta zerbitzuan lan egin zuen eta Gineako lehen sindikatua sortu zuen. 1952an Gineako Alderdi Demokratikoaren liderra bihurtu zen. 1957an Afrika Beltzeko Langileen Batasun Orokorra antolatu zuen. 1956an Frantziako Nazio Biltzarreko kide eta Konakryko alkate aukeratu zuten. 1958an Gineako independentzia lortu zuen eta herrialdeko lehen presidente bihurtu zen. Haren gobernua diktadura bat izan zen eta politika marxistak ezarri zituen.
Ahmed Sékou Touré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Faranah, 1922ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Ginea |
Lehen hizkuntza | mandinga |
Heriotza | Cleveland, 1984ko martxoaren 26a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Grand Mosque of Conakry (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Andrée Touré (en) (1953 - 1984) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Democratic Party of Guinea – African Democratic Rally (en) |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.