Ahmed Agouliz

Ahmed Agouliz edo Cheikh el-Arab (Agouliz, 1927 Casablanca, 1964ko abuztuaren 7a) Marokoko ekintzailea izan zen eta Askapen Nazionalerako Armada (ALN) erakundeko kidea.

Ahmed Agouliz
Bizitza
JaiotzaTata Province (en) Itzuli, 1927
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaCasablanca, 1964ko abuztuaren 7a (36/37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Izengoitia(k)cheikh el arab

1964ko martxoaren 14an epaitu zuten, bera falta zela, Mehdi Ben Barka eta beste hainbat lagunez gain, Hassan II.a erregea hiltzeko konspirazio bat prestatzea leporatuta. Hiltzera kondenatu zuten, beste akusatuak bezala. Moumen Diouri akusatuetako kide batek adierazi zuen konspirazioaren ideia Hassan II.a erregearen ingurukoek asmatu zutela, haren aurkari aktiboenak gainetik kentzeko asmoz[1].

Hurrengo hilabeteak klandestinitatean iragan zituen, Ufqir jenerala atzetik zeukala. Poliziek tiroz hil zuten 1964ko abuztuaren 7an, Casablancan.

Erreferentziak

  1. Diouri, Moumen. (1972). Réquisitoire contre un despote. Éditions Albatros.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.