Ahmad Tejan Kabbah
Ahmad Tejan Kabbah (Pendembu, 1932ko otsailaren 16a - Freetown, 2014ko martxoaren 13a) Sierra Leonako presidentea izan zen. Ekonomialari eta abokatua izan zen lanbidez eta urte asko eman zituen NBEn lanean. 1996an Sierra Leonako Herriaren Alderdiko buruzagi aukeratu zuten eta presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Sierra Leonako lehen hauteskunde libreak izan ziren. Hala ere, hurrengo urtean boteretik kendu zuten Johnny Paul Koromak zuzendutako estatu-kolpe militar baten ondorioz. Mendebaldeko Afrikako herrialdeen koalizio militar batek boterera itzuli zuen 1998an. Sierra Leonako gerra zibilak eragina izan zuen bere agintaldian. 2002an gerra zibilaren amaiera aldarrikatu zuen eta bigarren agintaldi baterako aukeratua izan zen.
Ahmad Tejan Kabbah | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1998ko martxoaren 10a - 2007ko irailaren 17a ← Johnny Paul Koroma - Ernest Bai Koroma (en) →
1996ko martxoaren 29a - 1998ko otsailaren 6a ← Julius Maada Bio (en) - Johnny Paul Koroma →
1996ko martxoaren 29a - 1997ko maiatzaren 25a ← Julius Maada Bio (en) - Johnny Paul Koroma → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Pendembu (en) , 1932ko otsailaren 16a | ||||||
Herrialdea | Sierra Leona | ||||||
Heriotza | Freetown, 2014ko martxoaren 13a (82 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Patricia Kabbah (1965 - 1998ko maiatzaren 8a) Isata Jabbie Kabbah (en) (2008 - 2014) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Aberystwyth University (en) Cardiff Metropolitan University (en) St. Edward's Secondary School (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama | ||||||
Alderdi politikoa | Sierra Leone People's Party (en) |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.