Ahmad Shah Ahmadzai
Ahmad Shah Ahmadzai (paxtuneraz: احمد شاه احمدزی; Malang, 1944ko martxoaren 30a - Afganistan, 2021eko urriaren 17a) afganistandar politikaria izan zen. Afganistango lehen ministroa izan zen 1995etik 1996ra.
Ahmad Shah Ahmadzai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kabul probintzia, 1944ko martxoaren 30a |
Herrialdea | Afganistan |
Heriotza | 2021eko urriaren 17a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Colorado State University (en) Kabulgo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | King Faisal University (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Islamic Dawah Organisation of Afghanistan (en) |
Kabulgo Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen eta Nekazaritza Ministerioan lan egin zuen. 1972an beka bat jaso zuen eta Coloradoko Estatu Unibertsitatean ikasketak zabaldu zituen. 1975ean irakasle kontratatu zuen Saudi Arabiako Faisal Erregearen Unibertsitateak.
Komunistak Afganistanen boterera iritsi ondoren, mujahidinekin bat egin zuen eta Burhanuddin Rabbaniren aliatua izan zen. Erregimen komunista erori ondoren, Afganistanera itzuli zen eta ministro izan zen hainbat gobernutan. 1995 eta 1996 artean lehen ministro izan zen.
Kanpo estekak
Artikulu hau Afganistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.