Aherbelste

Aherbelste erromatar garaiko Akitaniako jainko bat da. Luishon aldean azaldu dira hari buruzko inskripzioak, bai eta Commingesko Larbousten ere: AHERBELSTE DEO.

Garona Garaian, Saint-Gaudensetik gertu, Aherbelste jainkoari eskainitako inskripzioa:

AHERBEL- / STE DEO / SENIUS E(T) / HANNA / PROCUL(I FILIA)

Itzulpena: «Aherbelste jainkoari, Senius eta Hanna-k, Proculus(-en alabak).»

Gaur egun Okziatiako Tolosako museoan gordetzen da.

Etimologia

Akerbeltz euskal mitologiako pertsonaiaren irudikapena.

M. Luchaireren iritziz, Aherbelste izenak Arbeltz esan nahi du; Bernardo Estornesen aburuz, ordea, Akerbeltz da, euskal mitologiako pertsonaia:

Aher («aker») + belst+e («beltz»)

Koldo Mitxelenak eta Gorrotxategik zalantzak adierazi dituzte akerbeltz etimologia horren aurrean, baina erabat baztertu gabe.[1]

Aditu batzuen ustez, Fidel Fita Colome kasu, Oiartzun aldean aurkitu izan den Aebelteso emakume-izena Aherbelste izenetik eratorria izan daiteke.[2]

Hitz amaierako E hori beste inskripziotan agertzen da, eta baliteke datiboa (Nori/Norentzat) adieraztea.

Katalogoetan

Epigrafia katalogo erabilienetan, kode hauek eman zaizkio:

CIL 13, 00174 = CAG[3]-31-02, 113 or. = CAG-31-02, 178 or. = CAG-31-02, 235 or = EDCS-ID[4]: EDCS-10400328

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joakin. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico, 302 or. ISBN 84-7585-013-8. PMC 14272684. (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Inscripciones romanas inéditas de Añavieja y Oyarzun», Cervantesvirtual.com.
  3. Carte archéologique de la Gaule. (Galiako karta arkeologikoa)
  4. Epigraphik-Datenbank  Clauss / Slaby (online datu basea)

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Jose Migel Barandiaran: José Miguel de Barandiarán, obras completas. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1976.
  • (Gaztelaniaz) Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
  • (Gaztelaniaz) Olivier de Marliave: Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Alejandria, Bartzelona, 1995.
  • K. Larrañaga Elorza: Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 180 zenbakia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • (Frantsesez) Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28 p., 1885.
  • (Frantsesez) Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576 p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • (Frantsesez) Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28 p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.