Ahari-joko
Ahari-jokoa, ahari-talka edo ahari-topeka Euskal Herriko joko tradizionala, non bi artzainek prestatutako ahari aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. Jokoa zortzi kintze edo ekitalditan zehar burutzen da; ekitaldi horietan zehar irabazi-talka edo topekada gehien jo dituen ahari-jabeak irabazten du; kintze batean, ahari batek atzera egiten badu, jabeak aharia hartu eta berriz bestearen aurrean jartzeko aukera du.
XX. mendearen bukaeratik, ahari-jokoak eztabaida bizia sortu zuen, animalien eskubideen aldeko eta jokoaren tradizioa aldezten dutenen artean. 2007 urtean, Eusko Jaurlaritzak Iurretako jaietan ospatzen ziren ahari-jokoak debekatu zituen.
Kanpo estekak
- Ahari-apustuak: herri kirolen bitxikeria, www.euskonews.com.
- (Ingelesez) Ahari-jokoa Nigerian
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.