Ahalduntze
Ahalduntzea pertsonengan eta komunitateengan autonomia eta autodeterminazioa areagotzea xede duten neurriak dira, eurek euren interesak era aske eta arduratsu batean ordezkatzea ahalbidetzeko. Antonio Gramsci intelektual marxistaren eta Michel Foucault postmodernistaren pentsamenduan du jatorria kontzeptuak, besteak beste[1].
Gramsciren ustez, Estatuak bi modutan menderatzen ditu herritarrak, indarrez eta adostasunez, eta azken hori da menderatzeko funtsezko tresna. Ondorioz, boterean dagoen talde hegemonikoak sozialki onartzen diren adostasunak eraikitzen ditu, haien kontrola errazteko. Foucaultek ideia hori garatzen du boterearen alderdi erabakigarri bat egiak eraikitzea dela adieraztean, eta hori diskurtsoen bidez lortzen da. Horrela, Foucaultentzat, gizakia botereak sortzen duen egiaren menpe jartzen da, eta hori ezin da egikaritu egiaren ekoizpenarekin bakarrik.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Penaglia Vasquez, Francesco Emanuel. (2012-08-30). «La paradoja del poder: ¿elitización o empoderamiento colectivo?» Polis. Revista Latinoamericana (32) ISSN 0717-6554. (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
Ikus, gainera
- Emakumeen ahalduntze
- Genero ahalduntze