Ahab kapitaina
Ahab kapitaina fikziozko pertsonaia da, eta Herman Melvilleren Moby-Dick (1851) liburuko protagonista nagusietako bat. Pequod baleontziko kapitain monomaniako bat da. Aurreko bidaia batean, Moby Dick balea zuriak Ahabi hanka kendu zion, eta orain balea hezurrez egindako hanka protesikoa erabiltzen du. Pequodekin egindako bidaia balearen aurkako mendeku-harrapaketa gisa amaitzen da; izan ere, Ahab-ek misio fanatikoa babestera behartzen ditu tripulazioko kideak. Moby Dick begiztatu dutenean, Ahab-en gorrotoak zentzu guztia kentzen dio, eta baleak Ahab eramarten du itsaso hondoan hiltzera.
Ahab kapitaina | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Herman Melville |
Ageri den obrak | |
Lan eratorriak | ikusi
|
Eponimoa | Ahab (erregea) |
Inspiratua | Ahab (erregea), Lear (en) , Satan, Prometeo, Edipo, Nartziso, Prince Hamlet (en) , Macbeth (en) , George Pollard Jr. (en) eta Owen Chase (en) |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Nantucket |
Jarduera | whaler (en) itsasontziko kapitaina |
Egoera medikoa | Anputazio eta monomania (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Jantzia | Egurrezko hanka |
Etsaiak | Moby Dick (en) |
Andrew Delbanco Melvilleren biografoak "fanatismoaren beraren esentziaren pertsonifikazio bikaina" deitu dio Ahabi.[1] F. O. Matthiessen ikelariak arreta jartzen du Ahab "gizon otzana" dela esatean. "Ahab-en tragedia birsortu gabeko borondatearena da". "Gogo bizia maitasunaren oparotasunetik baztertzen da", eta "kondenatuta" dagoela dio.[2] D. H. Lawrence idazleak ez zuen sinpatia handirik sentitu Ahabekin, eta baleak "bi hankak erauzi behar zituela, eta pixka bat gehiago" idatzi zuen.[3]
Ahab-en izaera Samuel Taylor Coleridge-k Hamlet-en irakurketan eta Shakespeare eta Milton bezalako literatura bibliko eta klasikoan egindako interpretazioetan eraginpean sortu zen. Protesia, adibidez, Ediporen mitoari buruzko erreferentziatzat hartu da.[4]
Ahab karikatura, komiki, film eta antzerki-lanen bidez finkatuta dago herri-kulturan. Ezagunena da J. M. Barrieri Hook kapitaina inspiratu ziola, ez balearekin, krokodilo batekin baizik obsesionatuta dagoena.[5][6][7]
Erreferentziak
- Delbanco (2005), 166
- Matthiessen (1941), 457 n.5
- Lawrence (1923), 157
- Sweeney (1975), 73–4.
- "Moby-Dick – a modern tragedy." The Telegraph, 27 October 2008.
- David Park Williams (1965)."Hook and Ahab: Barrie's Strange Satire on Melville." PMLA, December 1965. Retrieved 25 March 2014.
- Barbour (1986), 16