Agustina Bessa-Luís
Agustina Bessa-Luís (portugesez, ɐɣuʃˈtinɐ ˈbɛsɐ luˈiʃ; Vila Meã, Amarante, Portugal, 1922ko urriaren 15a - Porto, 2019ko ekainaren 3a) eleberrigile portugaldarra izan zen.
Agustina Bessa-Luís | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vila Meã (en) , 1922ko urriaren 15a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Porto, 2019ko ekainaren 3a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, antzerkigilea, biografoa eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
|
Gizabanakoaren bizitza, denbora eta emakumea dira haren obrako gai nagusiak, eta askatasun estetikoa, fantasia, metafora ugariak eta munduaren ikuspegi sinbolikoa, berriz, ezaugarri nagusiak. 1948an argitaratu zuen lehen eleberria, Mundu dataduna. Gero beste eleberri asko idatzi zituen, hala nola Os Super-Homens (1950, Supergizonak), A sibila (1954), Os Incuráveis (1956), A Muralha (1957, Harresia), As Relaçoes Humanas trilogia (1964-66, Gizakien arteko harremanak), Crónica do Cruzado Osb. (1976, Osb gurutzedunaren kronika), Os meninos de Ouro (1983, Ouroko haurrak). Eleberri historiko eta biografikoak ere idatzi zituen: Fanny Owen (1979), Sebastiao José (1981) eta Memórias Laurentinas (1996), besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.