Agustin Murua Balerdi
Frantzisko Agustin Murua Balerdi[1] (gaztelaniaz: Francisco Agustín Murúa Valerdi; Karrantza, 1874 – Bartzelona, 1925eko abenduaren 6a) bizkaitar kimikaria izan zen.
Agustin Murua Balerdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karrantza, 1874 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bartzelona, 1925eko abenduaren 6a (50/51 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Kidetza | Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) |
Bizitza
Epifanio Murua Lopez farmazialariaren eta Manuela Balerdi Muruaren semea[1][2], Karrantzako Concha auzoan jaio zen 1874an[3]. Urriaren 6an bataiatu zuten eta Frantzisko Agustin Tomas jarri zioten izena[2].
Lehen ikasketak San Isidro Institutuan egin zituen. 1894an Madrilgo Unibertsitate Zentralean lizentziatu zen, ohiz kanpoko saria lortuz[3]. 1896an Kimika Organikoko eta Kimika Biologikoko katedretako laguntzaile bihurtu zen Farmazia Fakultatean[1]. 1901ean Kimika Organikoko Katedra lortu zuen[3].
Hiru aldiz Alemania bisitatu zuen Munichen eta Leipzigen sintesi kimikoa ikasteko[1]. A. Schaefferrekin batera, hainbat konbinazio organiko berri lortu zituen[3].
Madrilgo Medikuntzako Akademiako kide urgazlea eta Bartzelonako Zientzien eta Arteen Akademiako kide osoa izan zen, baita Espainiako eta beste hainbat herrialdetako erakunde zientifikoetako kidea ere[1].
Euskal Herrian unibertsitate bat sortzearen aldekoa zen[4][5].
Mercedes Gaitero Santa Maríarekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Agustin[6].
Lanak
- Estudio acerca de los glicerofosfatos (1897)[3]
- Cuestiones de Química biológica (Madril, 1898)[3]
- Nota química acerca de fluorocromo (Madril, 1900)[1]
- Programa razonado de un curso de Química Orgánica (Madril, 1902)[1]
- Curso de Química orgánica (Bartzelona, 1903)[3]
- Un curso del profesor Adoff Von Baeyer (Bartzelona, 1905)[3]
- Momentos importantes en la Historia de la Química Orgánica (Bartzelona, 1907)[1]
- La organización escolar como base de la Universidad (Bartzelona, 1909)[3]
- La química y la farmacia entre los egipcios (Bartzelona, 1910)[1]
- Tres años en Alemania. Memorias de un pensionado (Bartzelona, 1910)
- Compendio de Historia de la Química y la Farmacia (Madril, 1912)[3]
- Reorganización de la caridad y beneficencia pública (1912)[3]
- Historia crítica literaria de la Farmacia y bibliografía farmacéutica (Madril, 1912)[1]
- Notas bibliográficas acerca de las mis notables farmacopeas (Bartzelona, 1912)
- Del mundo de la ciencia. D. Jaime Ferrán (1913)
- El doctor D. Rafael Rodríguez Méndez (1913)
- La Universidad Vasca. La Universidad euskara como organismo necesario para nuestra personalidad regional y para el sólido fundamento de nuestra industria (Bilbo, 1917)[3]
Sariak
- 1902: Alfontso XII.aren ordena zibilaren enkomenda[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Francisco Agustín Murua y Valerdi» Consejo General de Colegios Farmacéuticos (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) «Francisco Agustin Tomas, Murura, Valerdi» Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- Estornés Lasa, Bernardo. «Murua Valerdi, Agustin» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) «Esta tarde en el Ateneo» Euzkadi 1900-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) «En el Ateneo. La Universidad Vasca» Euzkadi 1916-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) «Rogad a Dios en caridad por el alma del Ilmo. Sr. D. Agustín Murua y Valerdi» Diario de Burgos 10.591: 1. 1925-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).