Agustin González Azilu

Agustin González Azilu (Altsasu, Nafarroa, 1929ko otsailaren 18a - Madril, 2023ko abuztuaren 15a[1]) nafar musikagilea izan zen.

Agustin González Azilu

Bizitza
JaiotzaAltsasu, 1929ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 2023ko abuztuaren 15a (94 urte)
Irakaslea(k)Julio Gómez García (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta katedraduna
Jasotako sariak

Discogs: 2457407 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen ikasketak Luis Taberna organistarekin egin zituen Altsasun bertan. Madril, Paris, Venezia eta Erroman jarraitu zuen musikaren munduan, nazioartean sona duten irakasleen eskutik. Nazioarteko hainbat jaialditan izan zen gonbidatu. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle aritu zen, eta 1984. urtetik aurrera Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eman zituen Musika eskolak. Kontserbatorio horretan sortutako Iruñeko Taldeko partaide izan zen. Hainbat sari lortu zituen, horien artean Musikaren Sari Nazionala 1998an, Konposizioaren arloan.

Erreferentziak

  1. Leonet, Julen Otaegi. (2023-08-15). «Agustin Gonzalez Acilu konpositorea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.