Agustín Sánchez-Lavega
Agustín Sánchez-Lavega (Bilbo, 1954ko azaroaren 26a) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Fisika Aplikatuko katedradun eta eguzki-sisteman espezializatutako astrofisikari gailena da.
Agustín Sánchez-Lavega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1954ko azaroaren 26a (69 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 1986) Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Jon Josu Legarreta |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea (1987ko azaroa - 1989ko urtarrila) Euskal Herriko Unibertsitatea (1989ko urtarrila - 1994ko urria) Euskal Herriko Unibertsitatea (1994ko urria - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Ibilbide akademikoa
Agustín Sánchez-Lavega Fisika Zientzietan lizentziatu zen 1978an gaur egun EHU den Bilboko Unibertsitatean. 1980 eta 1987 artean Zentro Astronomiko Espainiar-Alemana – Max Planck Institut für Astronomien egin zuen lan, Almeriako probintzian dagoen Calar Altoko Behatokian hain zuzen. Aldi berean, 1986an, Fisika Zientzietan doktoratu zen EHUn eta Zientzia Fakultateko Aparteko Doktoretza Saria jaso zuen Saturno planetaren atmosferari buruz idatzi zuen tesiagatik zeinetan Orban Zuri Handia (ingelesez GWS siglez ezagutua) fenomenoa lehenengo aldiz deskribatu zuen. 1987an Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatua I departamentuan sartu zen eta harrezkero bertan egiten du lan. 1989an materia ikertzeko Teknika Fototermikoen Laborategiaren sorrera sustatu zuen. 1990eko hamarkadaren erdialdean EHUko Zientzia Planetarioen Taldea sortu zuen eta 2008an Aula Espazio Gelaren eta bere Behatoki Astronomikoaren sorrera sustatu zuen. 2009tik EHUko Fisika Aplikatua I departamentuko zuzendaria da.
Idazlanak
Liburuak
- An Introduction to Planetary Atmospheres, 2010, CRC Press, ISBN 978-1-4200-6732-3