Agustín Eyzaguirre
Agustín Eyzaguirre Arechavala (Santiago, Txile, 1768ko maiatzaren 3a - 1837ko uztailaren 19a) politikaria izan zen. Txileko behin-behineko lehendakari izan zen 1826. eta 1827. urteen bitartean.
Agustín Eyzaguirre | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santiago, 1768ko maiatzaren 3a | ||
Herrialdea | Txile | ||
Heriotza | Santiago, 1837ko uztailaren 19a (69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Real Universidad de San Felipe (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Lantokia(k) | Santiago | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Santiagoko alkate zela, García Carrasco kapitain nagusi espainiarrak bere kargua uztera behartu zuen; Txileko estatuaren independentziarako lehen aurrerapausoa izan zen hura. Lehendakariordea 1826. urtean, Campino jeneralaren kolpe militarrak eraitsi zuen aginpidetik urtebete geroago.
Haurtzaroa eta
Gaztaroa
Bere gurasoak Domingo Eizagirre Ezkutusolo Gandiaga (Markina-Xemein, 1724)[1] eta Maria Rosa de Arechavala y Alday izan ziren, eta bere anaiak, Domingo, José Ignacio eta José Alejo. 1808ko irailaren 13an, Maria Teresa de Larrain y Guzman Peraltarekin ezkondu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
Kanpo estekak