Agurtzane Ortiz

Agurtzane Ortiz Jauregi (Getxo, Bizkaia, 1964) neurozientzietan doktore da. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean irakasle dihardu.Bilboko Zientzien Akademiako buru izendatu zuten 2023an.[1]

Agurtzane Ortiz
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta psikiatra

Biografia

Lan ibilbidea

Miren Agurtzane Ortiz Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da (1989); Neurozientzietan doktorea eta Psikiatrian espezialista. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientzia-Psikiatriako irakaslea da 1993tik; bere Psikiatria Arloko koordinatzailea eta Neurozientzien Saileko Kontseiluko kidea hainbat ariketatan. Gainera, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea izan da 2004tik 2021era, eta hainbat unibertsitate-, mediku-, eta mediku hezkuntza-batzordetan parte hartu du.[2]

Ortizek irakaskuntzan eta dibulgazioan jardun du, bai graduan, bai graduondokoan, bai hainbat erakunde eta instituziotan, eta hainbat kongresu eta jardueratan parte hartu du hizlari eta antolatzaile gisa. Gainera, hainbat zientzia-lan, liburu eta liburu-kapitulu idatzi ditu, eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko biltzarretan lagundu du. Azkenik, nabarmendu behar da hainbat ikerketa-talde eta -proiektutan parte hartu duela, honako arlo hauetan zentratuta: gaixotasunaren alderdi psikosozialak, osasun mentala, kronikotasuna, hirugarren adina eta irakaskuntzako ikerketa.[2]

Merezimenduak

2023ko apirilean Bilboko Mediku Zientzien Akademian Ricardo Francori lekukoa hartu zion presidentetzan. 1885ean sortu zen erakundea, Bilboko Sendalarintz Jakindia zuen orduan euskal izena. 128 urteotan lehen aldiz da andre bat erakundearen burua. Aurretik, erakunde bereko idazkari nagusiaren karguan izan da. Lehen emakumea izan da kargu horretan ere. [2]

Akademiaren helburuak osasun zientzietako profesionalen etengabeko prestakuntza, osasun esparruko elkarteko zientzialarien arteko lotura egitea, dibulgazio lana eta biztanleriaren osasun hezkuntzan parte izatea dira, azken finean Osasuna sustatzea.[2]

Erreferentziak

  1. Hitza, Ibai Maruri Bilbao-Bizkaiko. ««Mundua azkar aldatzen ari da, prestatu gabe hartu gaitu, eta urduri jarri gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  2. «Agurtzane Ortiz, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidente berria» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.