Agurtzane Obregozo
Agurtzane Obregozo Bereau (Lekaroz, Baztan, 1979ko apirilaren 9a) nafar errugbilari-ohia da, erdiko postuan aritzen zena. Hamabosteko eta zazpiko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu zuen.[1]
Agurtzane Obregozo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lekaroz, 1979ko apirilaren 9a (44 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdikoa |
Kirol ibilbidea
NUPeko taldean hasi zen errugbian, hori baitzen garai hartan Nafarroa Garaiko emakumeen talde bakarra. 2003-04 denboralditik aitzina, zazpi urtez parte hartu zuen Euskal Ligan La Unicarekin (2006-07koan BRT-La Unica izan zen taldea),[2] 2010ean Baionak kontratatu zuen arte.[3]
2003ko martxoaren 9an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Ingalaterraren aurka, Sei Nazioen Txapelketan.[1] Horren ostean, beste hiru urtez parte hartu zuen Sei Nazioen Txapelketan, bost urtez Europako Errugbi Kopan, eta baita 2006ko Munduko Errugbi Kopan ere;[4] guztira, 32 partida jokatu zituen.[1]
Zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, berriz, 45 partida jokatu zituen, 2005eko ekainaren 25ean hasirik. Zazpi aldiz parte hartu zuen Europako txapelketan, eta behin irabaztea lortu: 2010ean, Moskun.[5] Horrez gain, 2009an Dubaiko Munduko kopan aritu zen.[4]
Palmaresa
Espainiako hamabosteko errugbi selekzioa
- Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa
- irabazlea: 2010[6]
- bigarrena: 2011
Espainiako zazpiko errugbi selekzioa
- Europako txapelketa
- irabazlea: 2010
- bigarrena: 2005, 2009, 2011
Erreferentziak
- Agurtzane Obregozo Bereau. rugbyfemenino.com.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
- Arozena, Aitor. Emakumeen taldea zelairatuko du Baztan Rugby Taldeak. Ttipi-ttapa, 2006-09-21, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
- Euskadiko Errugbi Federazioa: historikoa. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
- Histórico internacional. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
- García, Gregorio. España se proclama campeona de Europa... ante Holanda. Marca, 2010-7-11, marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).
- Agurtzane Obregozo, campeona de Europa. Noticias de Navarra, 2010-05-16, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-11).