Agurtzane Elguren

Agurtzane Elguren Larrañaga (Azkoitia, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 12a) arkitekto euskalduna da. 2007an bukatu zituen arkitekturako ikasketak Donostiako Arkitektura Eskolan.

Agurtzane Elguren

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1979ko maiatzaren 12a (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Aldiri aldizkariaren sortzaile

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Elguren eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Kepa Iturralde, Ula Iruretagoiena, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.[1]

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[2] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[3] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[4]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[5]

Argitalpenak

Aldiri aldizkarian gutxienez 3 artikulu idatzi ditu,[6] azalaren egileei elkarrizketak egiten zien hasierako urteetan, eta beste batzuk aurkitu daitezke foro akademikoetan.[7]

  • Zenbat buru, hainbat aburu. Euskal sortzaileen marrazkiak (2014) Ibai Gandiagarekin.
  • Jasangarritasuna birgaitzean: Bilboko Gorte 34  eraikinaren zaharberritzea (2011)
  • Biziz bizi. Bizikleta hiri-espazioaren sortzailea (2010) Ibai Gandiagarekin
  • Etxebizitza-eskubidea (2010)[8]

Erreferentziak

  1. «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. «Ula Iruretagoiena Busturia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  7. Elguren, Agurtzane. (2020). «Google Académico» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  8. Elguren, Agurtzane. (2010). 1. zenbakia: ”Babes ofizialeko gizartea” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.