Agurtzane

Agurtzane euskarazko emakumezko pertsona-izena da. Gaztelaniazko Rosario izenaren parekidetzat sortu zen Deun ixendegi euzkotarra lanean. 20. eta 21. mendean hedadura lortu duen izena da, eta zabalkunde handiagoa izan du Euskaltzaindiak ontzat hartzen dituen beste bi aldaera hauek baino: Gurtza eta Agurne[1].

Agurtzane
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorrizko eskualdea Euskal Herria
Jatorria Euskalduna

Izenak jatorria du Ama Birjinaren adbokazio batean, Arrosarioaren Andre Mariaren adbokazioan, zeinak liturgia katolikoan urriaren 7a du jai eguntzat.

Agurtzane izena duten pertsona ezagunak

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Agurtzane Egiluz gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria Gasteiz 1997-04-18
Agurtzane Elorriaga txirrindulari
irakasle
Iurreta 1978-07-24
Agurtzane Obregozo errugbilari Lekaroz 1979-04-09
Agurtzane Villate ilustratzaile Gasteiz 1969

Erreferentziak

  1. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).

Ikus, gainera

  • Arrosario
  • Arrosarioaren Andre Maria (adbokazioa)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.