Aguraingo Olbeak
Aguraingo Olbeak Arabako herri honetako arkupe berezi batzuk dira, San Juan plazako eta Zapatari kaleetako arkitekturan integratuak, Aguraingo Hirigune Historikoan.
Aguraingo Olbeak | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Aguraingo herrigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°51′00″N 2°23′21″W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 7 |
Ezaugarriak
Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago multzo jakin hau, eta Aguraingo San Juan plazako 1. zenbakitik 8.era hartzen du plazaren parean, eta jarraian iparralderantz eta gorantz geratzen diren Zapatari kaleko 1., 5., 7., 9., 11 eta 13.a zenbakiak hartzen ditu[1]. Beste olbea multzo bat badago Agurainen, Andra Mari plazako olbeak[2], baina beste horiek desberdinak dira: arkupe hutsa dira, teilatuarekin, non eta San Juan eta Zapatariko olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.
Agurainen euskara desagertu ondoren ere, bertako gaztelanian olbeas esaten zitzaien elementu hauei, eta euskarazko hitza dira berez: ohol-beheak dira olbeak, oholez egindako arkupeak baitira azken batean.
Iruditegia
- San Juan plazako olbeak.
- Zapatari kaleko 7. zenbakia.
- Olbea etimologia agerian: Ohol-behea.
Erreferentziak
- «Arkupeak / Olbeas. San Juan eta Zapatari. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
- «Arkupeak / Olbeas. Andra Mari plaza. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).