Agrafia
Agrafia (grezierazko a-, "gabe" eta grafia, "idatzi") edo Disgrafia idazteko zailtasuna da, idatzizko adierazpena antolatzeko gaitasun eza ezaugarri duen gaitza (erabat motorrak diren arazoak at utzita, zeinak logikoki, idazketan ere eragina duten). Komunikazio idatzia eragozten du eta aipatzekoa da ez duela zerikusirik gaitasun mental eta eskola aurrekariekin. Sarri gaitz afasikoekin batera agertzen da eta berezkoa edo jasotakoa izan daiteke.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Agrafia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Idatzizko adierazpenaren nahasmendua, Afasia eritasuna |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | R48.8 |
MeSH | D000381 |
Disease Ontology ID | DOID:0060223 |
Haurrek zailtasun gehiago dute idazten ikasteko orduan gaixotasunaren aurretik erabiltzen zituen kontrako zentro psikomotorrak sortu beharko baitira. Idazketaren berreziketaren bidez, idazteko ekintzan zehar abian egon behar duten mekanismo moto-kinestesiko eta mentalen ereduak berriro ere finkatu behar dira.
Ezartzen diren teknikei dagokienez, kontuan hartzekoa da eskuineko eskua erabiltzeko paziente askoren ezintasuna pairatzen duten hemiplegiaren ondorioz.