Agota Kristof
Agota Kristof, hungarieraz: Kristóf Ágota, (Csikvánd, Hungaria, 1935eko urriaren 30a - Neuchatel Suitza, 2011ko uztailaren 27a) frantsesez idazten zuen hungariar idazlea izan zen. Koaderno Handia eleberriagatik frantsesezko europar saria jaso zuen, 2001ean Gotfried Keller saria irabazi zuen eta 2008an Europar Literaturaren Austriar saria eman zioten.
Agota Kristof | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Csikvánd (en) , 1935eko urriaren 30a |
Herrialdea | Hungaria Suitza |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Neuchâtel, 2011ko uztailaren 27a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Kőszeg (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
Agota Kristof 1935eko uztailaren 30ean jaio zen. 21 urte zituela bere jaioterria utzi behar izan zuen, 1956ko Hungariar Iraultza Varsoviako Itunaren armadak zapaldu zuenean. Bere senarrarekin eta lau hilabeteko alabarekin egin zuen ihes Suitzako Neuchâtelera. Bost urtez fabrika batean lanean ibili ondoren, senarra eta lana utzi zituen. Frantsesa ikasten hasi zen, baita frantsesezko eleberriak idazten ere.[1][2]
Bibliografia
Hastapenetan, poesia eta antzerkia landu zituen, baina eleberrigintzari esker hartu du izena Agota Kristofek. Bere trilogiari esker egin zen ospetsua. 1986an argitaratu zuen trilogiako lehen eleberria, Koaderno Handia; bi urte geroago argitaratu zen La Preuve; eta 1991an itxi zuen trilogia, Le Troisième mensonge liburuarekin. Koaderno handia-k sari ugari jaso ditu eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan da, baita euskarara ere. Bere laugarren nobela Atzo1995ean argitaratu zuen. 2004an, L'analphabète testu autobiografikoa argitaratu zuen. Argitaratu zuen azken liburua Berdin dio izan zen 2005ean, Parisen.
Antzerkia
- John et Joe (1972).
- La Clé de l'ascenseur (1977).
- Un rat qui passe (1972).
- L'Heure grise ou le dernier client (1975)
- Le monstre et autres pièces (2007)
Narratiba
Euskaratuak
Alberdania argitaletxeak egile honen lau liburu euskaraz argitaratu ditu.[5][6]
- 1997: Koaderno handia (Le Grand Cahier), Eskarne Mujikak itzulia.[3]
- 2003: Atzo (Hier), Eskarne Mujikak itzulia.[4][1]
- 2005: Berdin dio: narrazioak (C'est égal), Eskarne Mujikak itzulia.[7]
- 2020: Analfabetoa idazle (L’Analphabète), Eskarne Mujikak itzulia.[8][9]
Estiloa
Agota Kristofen liburuek gai gogorrak lantzen dituzte; bakardadea, bortizkeria, gudak, heriotza. Gaiaren gogortasuna orekatzeko estilo irakurterraza erabiltzen du: esaldi lauak, apaindura gabeak, deskripziorik gabeak eta motzak dira, hau da, zuzenean mamira jotzen du. Leku eta pertsonaia askori ez die izenik ere jartzen.
Erreferentziak
- Atzo. (Noiz kontsultatua: 2018/03/02).
- Berria.eus. «Agota Kristof idazlea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
- Kristof, Agota. (1997). Koaderno handia. Alberdania ISBN 84-88669-49-6. PMC 433822384. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- Kristof, Agota. (2003). Atzo. Alberdania ISBN 84-95589-63-X. PMC 434320439. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- Kristof, Agota. (2005). Berdin dio : narrazioak. Alberdania ISBN 84-96310-47-7. PMC 434342460. (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- Kristof, Agota. (2020). Analfabetoa idazle. ISBN 978-84-9868-639-5. PMC 1258405950. (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- Sarasola, Ainhoa. «Hizkuntza arrotzean emanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak
- armiarma.eus: Agota Kristof, euskarara ekarriak.
- (Frantsesez) Agota Kristof-en ondarea Bibliothèque nationale suisse-n
- (Frantsesez) Item aldizkarian Agota Kristof-i buruzko artikulua
- (Frantsesez) 1991ean RTS tebebistan egindako elkarrizketa