Agnotologia
Agnotologia kulturak sortutako ezjakintasuna ikertzen duen ikerketa eremua edo zientzia da. Batez ere, datu zientifiko okerren edo helburu alderdikoiak dituztenen zabalkundeari lotuta dago.
Stanfordeko irakasle Robert Proctorrek asmatu zuen hitz hori, grezierazko ἄγνωσις, agnōsis, (ez ezagutza edo ezjakintasuna) eta -λογία, logia (zientzia) hitzak batuz. Proctorrek tabako-industriaren publizitate-kanpaina aipatu du adibide nagusitzat, tabako-kontsumoak osasunean dituen ondorio kantzerigenoei eta bestelako ondorio kaltegarriei buruzko zalantzak sortzeko. [1] [2] Orokorkiago, terminoak gai baten inguruan gehiago ezagutzeak norbera lehen baino zalantzazkoago uzten duen baldintza ere nabarmentzen du.
Gaur egungo ikertzaileek aztertzen dutenez, agnotologia datu ugaritasunarekin ere lotu daiteke. Izan ere, gai bati buruz informazio gehiegi eta konplexuegia jendarteratzeak pertsona askorengan, ezagutza eta ulermena handitu beharrean, nahasmena eta ezjakintasuna hedatzen dituela ulertzen da. Robert Proctor beraren iritziz, botere militar, politiko zein ekonomikoek berariaz bultzatzen dute prozesu hori, interes jakinak bultzatzeko helburuz. Besteak beste, klima aldaketa edota tabakoak sortutako osasun arazoen inguruko nahasmena aipatzen dira agnologiaz aritzerakoan.
Kulturalki eragindako ezjakintasunaren kausa aktiboen artean, komunikabideen, korporazioen eta gobernu-agentzien eragina aurkitu dezakegu, hau , informazioa sekretupean sartuz eta ezabatuz, dokumentuak suntsituz eta memoria selektiboaren bitartez eragiten dute. [3]
Beste adibide bat aldaketa klimatikoaren ukatzea da, petrolio konpainiek zientzialari taldeei ordaindu baitzieten klima aldaketaren ondorioei garrantzia kentzeko. [4]Kausa pasiboen artean, informazio-burbuila estrukturalak aurktizen dira, hauek arraza- eta klase-bereizketak sortutakoak dira eta informaziorako sarbide diferentziala sortzen dute.
Agnotologiak, halaber, haintzat hartzen ez diren edo atzeratzen diren hainbat ezagutza-modu zergatia eta nolakotasuna ere aztertzen du.
Historia
Sorrrera
"Agnotologia" terminoa 1995eko Proctorren “The Cancer Wars: How Politics Shapes What We Know and Don 't Know About Cancer” liburuaren oin-ohar batean agertu zen lehen aldiz: "Zientziaren historialari eta filosofoek ezjakintasuna ezagutza xurgatzen duen hutsune gero eta handiago gisa tratatzera jo dute, edo are, Johannes Keplerrek behin esan zuen bezala, zientzia sor dadin hil behar duen ama gisa.Hala ere, ezjakintasuna hau baino konplexuagoa da. Geografia politiko desberdina eta aldakorra du, eta askotan ezagutzaren politikaren adierazle bikaina da. Gure epistemologia politikoak osatuko dituen agnotologia politikoa behar dugu" [5]
Ondoren, 2001ean Agatarekin eginiko bere lapidario lanaren inguruan egindako elkarrizketa batean, ikerketa "erdi txantxetan" deskribatzeko erabili zuen "Agnotologia". Ikerketa honetan, Itxuraz loturarik ez zuten bi gai erlazionatu zituen, Teofrastok K. a. 300. urtean ezagutu zuen lehen deskribapenetik Agataren inguruko ezagutza geologiko eta ikasketa falta adierazi zuen, diamanteak, amiantoa, granitoa eta ikatza bezalako beste harri eta mineral batzuei buruzko ikerketa zabalari konparatuz, azken guzti hauek balio komertzial askoz handiagoa izanez. Agata "desinteres zientifikoaren biktima" zela esan zuen, berak "ezjakintasunaren eraikuntza soziala" deitu zion "apatia egituratu" bera.[6]
Geroago, "Agnotologia, ezjakintasunaren ikerketa" izendatu zuen, The New York Times egunkariak 2003an medikuntzaren historialariei buruz egin zuen erreportaje batean aipatu zuenean. [7]
Proctorrek ekitaldi pare bat antolatu zituen Londa Schiebinger bere emaztearekin, zientziaren historiako irakaslea ere badena: lehena Pennsylvaniako Estatu Unibertsitateko tailer bat izan zen 2003an, "Agnatologia: ezjakintasunaren kultur ekoizpena" izenekoa, [8]eta ondoren Stanfordeko Unibertsitatean hitzaldi bat 2005ean, "Agnotologia: ezjakintasunaren kultur ekoizpena" izenekoa[3].
2008an Robert N Protcor eta Linda Schiebinger “Agnotology The Making and Unmaking of Ignorance” lanean ezjakintasunari buruzko eztabaida hasteko hiru bereizketa egitea iradokitzen dute: [9]
- Ezjakintasuna jatorrizko estatu gisa (edo baliabide gisa) : Jatorrizko egoeraren zentzu horretan ezjakintasuna borrokatu edo gainditu beharreko zerbait da. Zentzu horretan, "Jatorrizko" egoeraren ezjakintasunak nolabaiteko defizita dakar, gazteriaren inozotasunak edo heziketa desegokiaren hutsegiteek eragindakoa, edo ezagutza oraindik sartu ez den leku bat izatea. Sokratesek irakatsi zuen benetako jakintsuak direla dakiten apurraz ohartzen direnak; norberaren ezjakintasunaren ezagutza aldez aurretiko baldintza da argiztapenerako. Ezjakintasuna hemen baliabide gisa ikusten da, edo gutxienez akuilu, erronka edo estimulu gisa: ezjakintasuna beharrezkoa da zientziaren gurpilek biraka jarrai dezaten. Jakintzaren gose aseezina elikatzeko ezjakintasun berria piztu behar da beti. Baina ezjakintasunaren banaketa ere desberdina dela ikus daiteke. Teknologiek ezjakintasuna ugaltzea eragin dezakete.[9]
- Ezjakintasuna galdutako erresuma gisa (edo hautapen selektibo gisa): Bigarren aldaera honek aitortzen du ezjakintasunak, ezagutzak bezala, geografia politiko bat duela. Ideiaren zati bat da ikerketa beti selektiboa dela. Ezjakintasuna arretarik ezaren ondorioa da, eta gauza guztiak ezin ditugunez aztertu, batzuk nahitaez -ia guztiak egitatekoak- kanpoan geratu behar dira. Ezjakintasunaren ekoizpenean edo mantentzean esku hartzen duten mekanismoak aldatu egin daitezke denborarekin, eta gauzak ezezagun bihurtzen direnean – Ezabatzeagatik edo apatiagatik –, askotan ezezagunak izaten jarrai dezakete ahalegin gehiagorik egin gabe. Galdu edo suntsitu ondoren, dokumentu, espezie edo kultura bat ez da bizitzara itzultzen.[9]
- Ezjakintasuna nahita diseinatutako estratagema estrategiko gisa (edo eraikuntza aktibo gisa): Hemen ezjakintasuna, edo zalantza edo ziurgabetasuna, arte eta zientzia batzuen bidez egiten, mantentzen eta manipulatzen den zerbait bezala ikusten da. Pertsona batzuek ez dute nahi zuk zenbait gauza jakitea, edo aktiboki lan egingo dute zalantza, ziurgabetasuna edo desinformazioa antolatzeko eta horrela zure ezjakintasunari eusten laguntzeko. Autoreek diote ezjakintasuna ez dela ez-egite edo hutsune soil gisa ikusi behar, baizik eta ekoizpen aktibo gisa. Ezjakintasuna nahita diseinatutako plan baten zati aktiboa izan daiteke. [9]
Zientziaren kasuan Adibidez, bikotekako isilpeko berrikuspenaren helburua objektibotasuna bermatzea da , lankideek kritikak egin ditzaten hauek aurpegiratzeko beldurrik izan gabe. Hala ere, sekretu komertzialek fabrikazioaren funtsezko zati izaten jarraitzen dute. Kimika modernoaren zati handi bat ekoizpen industrialari lotuta dago, eta horrek zaila egiten du ideien truke irekiaz hitz egitea.
Mundu akademikoaren barruan, akademikoek isilpean gorde ohi dituzte ideia batzuk, edo haien zirkulazioa mugatu, erabilera desegokia saihesteko; argitaratu ondoren bakarrik bihurtzen da zaila zirkulazioa kontrolatzea. Informazio-fluxuak legezko arrazoiengatik, harreman publikoengatik edo segurtasun nazionaleko arrazoiengatik ere mugatzen dira. Mundu akademikoan egiten den ideien ageriko zirkulazio askea mahai publikora iristen diren gauzek mugatzen dute.
Ezjakintasuna sortzeko beste modu batzuk ere badaudela adierazten dute, adibiderik onena, tabako-fabrikatzaileen publizitate kanpaina estrategia izanik. [9]
Ekonomia politikoa
2004an, Londa Schiebingerrek agnotologiaren definizio zehatzagoa eman zuen XVIII. mendeko aurkikuntza zientifikoko bidaiei eta genero-harremanei buruzko artikulu batean, eta epistemologiari, (ezagutzaren teoriari) kontrajarri zion. [10] Azken horrek nola dakigun galdetzen du, eta lehenengoak zergatik ez dakigun galdetzen du: "Ezjakintasuna, askotan, ez da ezagutzarik eza, baizik eta borroka kultural eta politiko baten emaitza". [11]
Bere erabilera, ekonomia politikoaren deskribapen kritiko bezala, Michael Betancourtek handitu du 2010eko "Balio Inmateriala eta Eskasia Kapitalismo Digitalean" izeneko artikuluan, eta The Critique of Digital Capitalism [12] liburuan ere gehiago garatu du. Betancourtek higiezinen burbuila aztertzen du, bai eta 1980 eta 2008 arteko burbuilaren ekonomia ere. Betancourten arabera, ekonomia politiko honi "kapitalismo agnotologiko" deitu beharko litzaioke, ezjakintasunaren ekoizpena eta mantentze sistemikoa ekonomiaren funtzionamendua ahalbidetzen duen ezaugarri garrantzitsu bat delako, "Burbuilazko ekonomia" sortzea ahalbidetzen baitu [10].
Betancourten argudioa lan afektiboaren ideiarekin ere lotuta dago eta hurrengo adierazten du:
“Zalantza sistemikoen sorrerak, non edozein "gertakari" potentzial indargabetzen den itxurazko pisu eta balio bera duen alternatiba baten bidez, errealitatearen baldintzekiko konpromisoa -lan afektiboak leuntzen saiatzen den egoera berberak- polemikoa eta nahasgarria izatea eragiten du, horren isalda da burbuiletan parte hartzen dutenek ezin dutela , kolapsoa berehalako izan arren, gertatu eta gero arte horretaz ohartzea. Distrakzioaren paradigma biopolitikoa, Pradak (Juan Martin) "gozatzeko bizitza" deitzen duena, azpian dauden murrizketak bistatik ezkutatuta geratzen badira bakarrik mantendu daiteke. Lan afektiboak alienazioa murrizteko lan egiten badu, agnotologiak orduan disidentzia-potentziala ezabatzeko lan egiten du.”[12]
Bere ustez, lan afektiboaren zeregina statu quo kapitalista mantentzea ahalbidetzen duten efektu agnotologikoei jarraipena ematea da.
Agnoiologia
Greziar erro bereko antzeko hitz batek, agnoiologiak, "Zientzia edo ezjakintasunaren azterketa, bere kalitatea eta baldintzak zehazten dituena" [13]esan nahi du, edo "nahitaez ezagutzen ez ditugun gauzei buruzko doktrinak" [14]eta James Frederick Ferrierrek XIX. mendean aztertutako filosofiaren adar bat deskribatzen du. [15]
Ainigmologia
Glenn Stone antropologoak adierazi duenez, agnotologiaren adibide gehienek (tabakoaren kontsumoa sustatzen duten lanek, adibidez) ez dute ezagutza falta sortzen, nahasmena sortzen dute. Horrelako idazkietarako termino zehatzagoa "ainigmologia" litzateke, ainigma errokoa ("enigma"-n bezala); grezieraz, enigmei edo istorio baten benetako esanahia iluntzen duen hizkuntzari erreferentzia egiten dio. [16]
Komunikabideen eragina
Informazioaren aro honetan hain ezagutza handia izateak ez du zertan herritar biztanleria ondo informatua sortu . Aitzitik, pertsona askok blogetako informazioa edo beren sinesmenak indartzen dituzten albisteak soilik hautatzeko, eta ezagutza berrietatik distraitzeko aukerak ekar ditzazke. [17] Telebista ikusteak balioen eraketan eta adimenean duen eraginari buruzko froga kontrajarriak daude .[18]
Agnotologiarekin loturak dituen diziplina zientifiko berri bat kognitonia edo " cognitronics" da.
Erreferentziak
- Palmer, Barbara (4 October 2005). "Conference to explore the social construction of ignorance". Stanford News Service. Archived from the original on 24 July 2007. Retrieved 12 August 2007.
Proctor uses the term "agnotology" – a word coined from agnosis, meaning "not knowing" – to describe a new approach to looking at knowledge through the study of ignorance.
- Kreye, Andrian (17 May 2010). "Polonium in Zigaretten : Müll in der Kippe (Polonium in cigarettes : Garbage in the butt)". Sueddeutsche Zeitung. Retrieved 15 July 2014.
Proctor:...Die Tabakindustrie hat ... verlangt, dass mehr geforscht wird. Das ist reine Ablenkungsforschung. Wir untersuchen in Stanford inzwischen, wie Unwissen hergestellt wird. Es ist eine Kunst – wir nennen sie Agnotologie. (Proctor:...The tobacco industry has ... called for further study. That is pure distraction research. At Stanford, we study how ignorance is manufactured. It is an art we call agnotology.)
- "Agnotology: The Cultural Production of Ignorance". Retrieved 12 August 2007.
- Herwig, A.; Simoncini, M. (2016). Law and the Management of Disasters: The Challenge of Resilience. Law, Science and Society. Taylor & Francis. p. 86. ISBN 978-1-317-27368-4. Retrieved 2 May 2021.
- Proctor, Robert (1995). The Cancer Wars: How Politics Shapes What We Know and Don't Know About Cancer. New York: Basic Books. p. 8.
- Brown, Nancy Marie (September 2001). "The Agateer". Research Penn State. Archived from the original on 11 August 2007. Retrieved 12 August 2007.
- Cohen, Patricia (14 June 2003). "History for Hire in Industry Lawsuits". The New York Times. Retrieved 15 July 2014.
- "Agnatology: The Cultural Production of Ignorance". The British Society for the History of Science. Retrieved 15 July 2014.
- Proctor, Robert N, and Schiebinger, Londa. AGNOTOLOG Y The Making and Unmaking of Ignorance. doi: https://philarchive.org/archive/PROATM
- IRWG director hopes to create 'go to' center for gender studies". Stanford News Service. 13 October 2004. Retrieved 12 August 2007.
- Schiebinger, L. (2004). "Feminist History of Colonial Science". Hypatia. 19 (1): 233–254. doi:10.2979/HYP.2004.19.1.233.
- CTheory". Archived from the original on 5 October 2010. Retrieved 6 September2010.
"Immaterial Value and Scarcity in Digital Capitalism", CTheory, Theory Beyond the Codes: tbc002, Date Published: 6/10/2010, Arthur and Marilouise Kroker, Editors
- Chisholm, Hugh, ed. (1911). "Agnoiology" . Encyclopædia Britannica. 1 (11th ed.). Cambridge University Press.
- Porter, Noah, ed. (1913). Webster's Revised Unabridged Dictionary. G & C. Merriam Co.
- "James Frederick Ferrier". Encyclopædia Britannica. Retrieved 12 August 2007.
- Stone, Glenn Davis 2014 Biosecurity in the Age of Genetic Engineering. In Bioinsecurity and Human Vulnerability, ed Nancy Chen and Lesley Sharp, pp. 71-86. Santa Fe: SAR Press.
- Knobloch-Westerwick (2009). "Study: Americans choose media messages that agree with their views". Communication Research. Sage. 36: 426–448. doi:10.1177/0093650209333030. S2CID 26354296. Archived from the original on 9 July 2009. Retrieved 6 July 2009.
- Thakkar RR, Garrison MM, Christakis DA (5 November 2006). "A Systematic Review for the Effects of Television Viewing by Infants and Preschoolers". Pediatrics. 118 (5): 2025–2031. doi:10.1542/peds.2006-1307. PMID 17079575. S2CID 26071118.