Agnes Torres
Agnes Torres Hernández (Tehuacán, 1983ko martxoaren 23a - Atlixco, 2012ko martxoaren 9a), Agnes Torres Sulca izenez ere ezaguna, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea izan zen.
Agnes Torres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tehuacán (en) , 1983ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Puebla, 2012ko martxoaren 9a (28 urte) |
Heriotza modua | Feminizidioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Veracruzana (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, ikertzailea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Agnesek Mexikok pertsona transgeneroen genero-nortasuna legez aitor zezan etenik gabe egin zuen borroka. 2012ko martxoan Atlixcon erail zuten, 28 urte zituela.[1] Bere erailketak Pueblako Kongresuak Gizarte Defentsarako Kodean «gorroto krimen» terminoa sartzea ekarri zuen, hau genero edo sexu-joeragatiko erailketa batean larrigarritzat hartzeko.
Bizitza
1983ko martxoaren 23an sortu zen Tehuacánen. Abraham Torres Hernández jaiotza-izenez, jaiotzean bere genero nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko sexua esleitu zioten.
Veracruzko Unibertsitatean psikologia ikasi zuen, 2001ean ohoreekin graduatuz. Hala ere, Agnesek ez zuen inoiz bere unibertsitate-titulua hartu. Honek titulua ez hartzea erabaki zuen unibertsitateak bere izena Agnes agertzen zen titulurik eman ez, eta horren ordez bere jaiotza-izena agertzen zen titulua eskaintzen ziolako.[2]
2012ko martxoan Atlixcon erail zuten, 28 urte zituela.
2014ko maiatzean Veracruzko Unibertsitateak hilondoko esker ona eman zion bere ibilbide akademikoa eta gizarte aktibismoa goraipatuz.[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Asesinan a Agnes Torres, activista transgénero» Proceso 2012ko martxoaren 12 (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).
- (Gaztelaniaz) «Piden a la UV otorgue el título a Agnes Torres» Lado B 2012ko martxoaren 12 (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).
- (Gaztelaniaz) Veracruzko Unibertsitatea. (2014ko maiatzaren 22). UV reconoció trayectoria académica y de lucha social de Agnes Torres. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).