Agnes Sampson
Agnes Sampson Eskoziako sendalari bat izan zen, sorgin izatea leporatu ziotena[1]. "Keitheko emakume jakintsua" izena ere eman zioten, eta North Berwickek XVI. mendearen amaieran egon ziren sorgin-ehiza epaiketatan kondenatu eta hil zuten[2].
Agnes Sampson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ekialdeko Lothian, ezezaguna |
Bizilekua | Nether Keith (en) |
Heriotza | Castle Hill (en) , 1591ko urtarrilaren 28a (juliotar egutegia) ( urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: garrotea itotzea sutan errea |
Jarduerak | |
Jarduerak | emagina |
Biografia
Nether Keithen bizi izan zen, Keitheko baronerrian, Ekialdeko Lothianen. Sendatzeko boterea zuela esaten zen eta herriko emagina zen. 1590ean Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa Oslotik bueltatu zen Ana Danimarkakoarekin ezkondu eta gero, Danimarka eta Norvegiako errege zena. Garai hartan Danimarkan oso kezkatuta zeuden arte-ilun eta sorginkeriaren inguruan, eta baliteke horrek eragina izatea errege gaztearengan. Itzultzeko bidaian barkuak ekaitz gogorrak izan zituen, eta Danimarkako tribunalek erabaki zuten, torturapean ateratako testigantzetan oinarrituta, sorgin talde batek eragin zituela[3]. Hori dela eta, erregeak erabaki zuen sorgin-ehiza egiteko epaimahai bat sortzea.
1590eko udazkenean Eskozia osoa zegoen sorgin-ehiztariz betea; sorgin horiek erregeak berak epaitzen zituen. Gillis Duncanek Agnes salatu zuen, eta ekaitzak sortzea leporatu zioten. Torturatu ostean, karguak onartu zituen[4]. Castlehillen exekutatu zuten, lehenengo garrotearekin eta, ondoren, gorpua erre zuten. Esaten da Holyroodeko jauregian bere mamua agertzen dela, biluzik eta torturatuta[5].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Robert Pitcairne. (1833). Criminal Trials in Scotland: From A.D. 1488 to A.D. 1624, Embracing the Entire Reigns of James .... W. Tait (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- (Ingelesez) Gordon, James Frederick Skinner. (1880). The Book of the Chronicles of Keith, Grange, Ruthven, Cairney, and Botriphnie: Events, Places, and Persons. R. Forrester (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- (Ingelesez) Williams, Ethel Carleton. (1970). Anne of Denmark: wife of James VI of Scotland, James I of England.. Longmans ISBN 0582127831. (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- «Newes from Scotland» www.sacred-texts.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- (Ingelesez) «News - The Scotsman» news.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).