Agintea eta kontrola
Agintea eta Kontrola (ingelesez, Command & Control edo, laburki, C2), inguru militarrean, agintea erabiltzea eta berariaz izendatutako agintari operatiboen gidaritza eta jarraipena da, misioa betetzeko esleitutako indarrei dagokienez.[1][2] Aginteak aginte eta kontrol funtzioak betetzen ditu aginte eta kontrol sistema baten bidez. Definizio horrek hainbat ondorio ditu:
- Aginte eta Kontrol Zentroa da operazioaren burua (agintea). Operazioaren buruak egoera baloratu, erabakiak hartu eta ekintzak zuzentzen ditu.
- Agintearen eta Kontrolaren helburua misioa betetzea da. Agintearen eta Kontrolaren arrakasta-irizpide nagusia da nola laguntzen duen helburua lortzen. Beste irizpide batzuek indarra etorkizuneko operazioetarako posizionatzea eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea ekar dezakete.
- Agintea eta kontrola indarretara, borrokari eta borroka-funtzioei laguntzera bideratuta dago. Bestela esanda, indarrak dira Agintearen eta Kontrolaren xedea.
- Agintariak agintea eta indarren zuzendaritza erabiltzen ditu aginte eta laguntza harremanak ezarriz.
- Aginteak baliabideak erabili eta antolatu behar ditu agintea eta kontrola betetzeko. Aginteak baliabide horiek erabiltzen ditu indarra prestatzeko eta gauzatzeko operazioak etengabe planifikatu eta baloratzeko.
- Aginte eta Kontrol Sistemak informazioa kudeatzen du egoeraren mapa komun bat sortu eta zabaltzeko (ingelesez, Common Operational Picture edo, laburki, COP) aginteari, haren Estatu Nagusiari eta mendeko indarrei.
- Aginte eta Kontrol Sistemak indarren gidatze eta jarraipenean laguntzen dio operazio buruari, eta exekuzioari buruzko informazioa ematen dio.
NATOren eta Australiako defentsa-indarren definizioak
1988ko NATOren definizio bat da agintea eta kontrola helburu komun bat betetzeko esleitutako baliabideen gainean behar bezala izendatutako pertsona batek agintea eta zuzendaritza erabiltzea direla. Australiako defentsa-indarren definizioa NATOren antzekoa da, eta azpimarratzen du C2 sistemak ahalmena ematen diela esleitutako indarren gaineko agintea eta legezko zuzendaritza betetzeko izendatutako langileei, misioak eta lanak betetzeko.[3] Doktrina australiarrak honela jarraitzen du: "Terminologia eta definizio adostuak erabiltzea funtsezkoa da C2ren edozein sistemarentzat eta doktrina bat eta prozedura bateratu batzuk garatzeko". Nazioartean nolabaiteko adostasuna duten definizioak aurki daitezke hor, nahiz eta guztiek ez dituzten esanahi bereko terminoak erabiltzen.[3]
Erreferentziak
- Field Manual 6-0, Mission Command: Command and Control of Army Forces, Headquarters United States Army, Department of the Army, Washington, DC, 2003
- Vassiliou, Marius, David S. Alberts, and Jonathan R. Agre (2015). "C2 Re-Envisioned: the Future of the Enterprise." New York: CRC Press.
- ADDP 00.1 Command and Control. Commonwealth of Australia 27 May 2009, 1–2 or..
Ikus gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Understanding Command and Control, D. S. Alberts eta R. E. Hayesen testua (2006)