Agatoklesen espedizioak Afrikan
Agatoklesek Afrikan eginiko espedizioak operazio militarrak izan ziren, honek ipar Afrikan Sirakusako armada zuzendu zuen K.a. 311 eta 306 artean.
Agatoklesen espedizioak Afrikan | |||
---|---|---|---|
Tunisko gudua | |||
Sirakusa eta Kartagoren kokapena. | |||
Data | K.a. 310-307 | ||
Lekua | Sizilia eta Ipar Afrika | ||
Emaitza | Garailerik gabe | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gatazkaren jatorria
K.a. 312an Agatoklesek Messina eta Agrigento eraso zituen, azken hau Kartagok kontrolaturik[1]. Kartagoko flotak esku hartu zuen baina Agatoklesen estrategek harrapatu zuten[2]. Horrek, K.a. 313ko itunaren haustura ekarri zuen. Kartagok Siziliara 2.000 soldadu bidali zituen. Armada honi libiar, etruriar eta balear boluntarioak gehitu zitzaien[3]. Himeran garaitu ondoren K.. a. 311-310 urteetan, Sirakusak menperatutako beste hiri grekoak (Camarina Leontini, Catania, Messina eta Tauromenio) kartagotarren aldera joan ziren. Agatokles Sirakusan setiatua izatean bazirudien gerra galduta zegoela tiranoarentzat[4].
Lehenengo espedizioa Afrikara (K.a. 311-308)
Gauzak honela, Agatoklesek erabaki zuen gerra Afrikara eramatea. Ordura arte ez zen inoiz halakorik gertatu, ez zelako inoiz Sirakusako tirano bat ausartu itsasoz bestaldera gerra eramatera, gehienbat kartagotarrek itsasoak kontrolatzen zituztelako. Hala ere, Agatoklesek uste zuen abantaila bat zuela kartagotarrek eskarmentua eskasa zutelako haien eskualdean gerra pairatzean, eta horregatik menperatutako libiar herrien matxinada espero zuen[5]. K.a. 310eko abuztuaren 14an, Bon lurmuturrean lehorreratu zen eta armada zuzendu zuen Megalopolis[6] hiriaren kontra, behin konkistaturik, haren edertasunez eta oparotasunez harrituta geratu zen. Geroago, Tunis Zuria deitutako hiria konkistatu zuen (ez zen gaurko Tunis, Sirakusako tiranoak beranduago konkistatuko zuena)[7]. Greziarren aurreratze azkarraren ondoren, kartagotarrek bi jeneral izendatu zituzten, Hannon eta Bomilkar zeinek armada bat antolatu baitzuten, gehienbat kartagotar hiritarrez osaturik. Laster, gudu bat gertatu zen greziar eta kartagotarren artean. Hannonek 2.000 soldadu kartagotarren armada agintzen zuen, alabaina greziarrek egundoko garaipena izan zuten eta Hannon bera hil zen liskar horretan[8].
Kartagotarrek eskaintzak bidali zituzten Tirora, haien metropolira, Baal Hammon jainkoari umeen sakrifizioak egiten zituzten bitartean[9]. Diodoro Sikuloren azalpenak tentuz hartu behar dira kartagotarren kontrako etsaitasuna onartzen duelako eta historialari honen testuan, hitzez hitz, Klitarko Alexandriakoaren esandakoa errepikatzen duelako. Agatoklesek garaitu ondoren, eskualdearen sarraskiari ekin zion. Kartagopean zeuden hiri asko haren aldera igaro ziren. Hegoaldera abiatu ziren Neapolis (gaurko Nabeul eta Hadrumetum hartuz (gaurko Susa) aliantza bat sinatu zuten Elimasekin, libiar errege batekin, eta jarraian Tapso menperatu zuten herrialdearen burrualdera joan baino lehen[10]. Haien aurrerakuntza moteldu zen kartagotarrek greziarren kanpamendua erasotzen zutelako eta Elimasen traizioarengatik. Sizilian, Hamilkar jenerala garaitua izan eta gero, lepoa moztu zioten eta haren burua Agatoklesengana bidali zuten zeinak kartagotarrei erakutsi baitzien[11]. Arrakasta horiek gorabehera, Agatoklesen kontrako errietak agertu ziren eta honek hitzaldi bat eman zuen tropen aurrean non mehatxatu baitzuen bere buruaz beste egiteaz. Armadaren jarrera aldatu zen eta tiranoak botere osoa eskuratu orduko, garaipen militar gehiago lortu zuen[12]. Hala eta guztiz ere, Kartagok zutik zirauenez Agatoklesek aliatu bat behar zuen erresistentzia punikoa gainditzeko. Jakitun zen itsasoan ahula zela haren itsasontziak Afrikan lehorreratzean erre zituelako[13]. Honela adierazi nahi zien haren gizonei ekimenarekiko zuen konpromezua[13]. Agatoklesek Ofelasi eskatu zion laguntza[14]. Garaituz gero, Ptolomeok Libiako Kartagoren eremua berreskuratuko zuen eta koloniak ezarriko zitzakeen. Agatoklesi zegokionean, Sizilia osoa kontrolatuko zuen[15]. Izan ere, Agatoklesek Egiptoko flota behar zuen Kartago setiatzeko. Lehorreko armadaz bera arduratuko zen eta itsasokoa, berriz, Ofelasen lana izango zen, baina itsas armada ez zen heldu eta, gainera, Ofelas lehorreko gudarosteaz arduratu zen. Gauzak ez ziren atera Agatoklesek nahi zuen moduan. Horregatik, K.a. 308an Agatoklesek agindu zuen Ofelas hiltzea[16]. Alabaina, gertaera horrek ez zituen Ptolomeorekin harremanak apurtu, haren alaba, Teoxema, emastetzat eman ziolako. Agatoklesen lehen garaipenak ezagutu ziren Sizilian, non Agrigentok independentzia lortzeaz gain, Enna eta Gela hiriak punikoengandik askatu baitzituen. Ordurako, Kartagok arazoak zituen bai Sizilian bai Afrikan: Agatoklesek Utika eta Bizerta konkistatu zituen baina Kartagoren kontra joan beharrean, nahiago zuen Siziliara itzultzea kartagotarrek, haien estrategia jarraituz, beste armada bat bidali zutelako Sirakusa setiatzera[17]. Kartagon, Eumako tenienteordea utzi zuen burrualdera espedizio bat egin zuena eta bi semeak Arkagato eta Heraklides, zeinek Kartagoren kontra borroka jarraitu behar zuten. Eumakoren espedizioa aukera ona eman zion Diodoro Sikulori Libiako lurraldeak azaltzeko, beharbada Duris Samoskoaren kontaketa batean oinarriturik. Eumakok hartutako hiriak ez ziren batere ezagunak (Tokai -baliteke Dougga izatea eta Felline). Gero, Asfodelodes herrialdera heldu zen biztanleak azal beltzakoak ziren tokira. Beranduago, Mestxela herrira heldu zen, tradizioaren arabera Troiatik zetozen grekoek fundatuta[18]. Laster, Hippo Akraz jabetu zen eta azkenean, beste hiri aske bat hartu zuen zeinen populazioa esklabu bilakatu baitzuen[19]. Horren ondoren, Eumakok beste espedizioari ekin zion Libia Garaian. Miltinan irabaziak izan eta gero, mendietan galdu zen, non katuak hain ugariak ziren ezen ez baitzegoen txoririk. Azkenean, tximinoak gizonekin bizi ziren tokira heldu zen, hori zela eta, eskualdeko hiru hiriei Pitekusak deitzen zieten, hau da, tximinoen hiriak. Handik erabaki zuen Kartagora itzultzea[20].
Bi espedizio hauen helburuak ezberdinak izan ziren: Lehenarena zen Kartagopean zegoen eskualdea kontrolatzea eta inguruko populazioa (Akris, adibidez) izutzea. Bigarrenak esploratzea zuen helburua, beharbada gaurko Algeriako ekialdea. Diodorok emandako azalpenetan herrialdea barbaroa zen[21]. Greziarren ustez, eskualde hori inolako autoritate politikorik gabekoa zenez, ez zegoen pizgarririk espedizioarekin jarraitzeko. Bestalde, kartagotarrek jakin zutenean Eumakoren armadak alde egin zuela, indar gehiago bidali zuten eskualdean zehar. Helburua bikoitza zen: alde batetik, harresien barruan biztanle gutxiago uztea, sirakusarren setioak elikagaiez galarazten zietelako, eta bestetik, antzinako aliatuak -etsaien aldera igaro zirenak- berreskuratzea. Kartagotik hiru zutabe irten ziren: bata barnealdera, beste bat Libia Garaiera, eta azkena kostaldera. Lehenengo biek garaipenak lortu zituzten Arkagato eta Eumakoren kontra[22]. Arkagatok aitarengana mezulariak bidali zituen, ordurako Siziliako errege titulua hartuta zuena[23]. Sizilian, Agatoklesek, K.a. 307an, Heraklea Minoa hartu zuen eta Termarekin aliatu zen[24]. Sirakusan aurkari politikoak desagertarazi zituen[25]. Hala ere, Hogeita hamar itsasontzi punikoek ixten zuten Sirakusako portua, Agatokles ihes egin zuen hamazazpi etruriar itsasontzien laguntzari esker[26].
Bigarren espedizioa eta gatazkaren amaiera (K.a. 307-306)
Afrikan gauzak ez zindoazen hobeto sirakusarrentzat: Arkagatok ez zituen soldatak ordaindu eta, gainera, kartagotarrek zenbait garaipen lortu zuten. Arkagatok soldaduen haserrea baretzeko sekulako harrapakina agindu zien kartagotarren kontrako erabateko garaipena lortuz gero. Orduan, soldaduek onartu zuten jarraitzea baina garaituak izan ziren[27]. Kanpamentura bueltatzean, Agatoklesek erabaki zuen Siziliara itzultzea zenbait gizonekin, haien artean Heraklides, seme gazteenarekin. Horren arrazoia zen Agatoklesek susmatzen zuela seme zaharrak, Arkagatok, amaordearekin harremanak zituela eta biek beraren kontra konspira zezaketela. Baina, horretaz oharturik, Arkagatok aitaren planak salatu zituen ofizialen aurrean eta hauek Agatokles atxilotu zuten. Edonola ere, etsaiek eraso batean, alde egin ahal zuen itsasontzi batean zenbait jarraitzailerekin. Soldaduek ihes egiteaz konturatu zirenean, Agatoklesen bi semeak hil zituzten eta kartagotarrekin itun bat sinatu zuten[28]. Diodororen bertsioa ez dago ados Justinok azaldutakoarekin. Honen arabera, Agatoklesek Arkagato eraman nahi zuen baina soldaduek azken momentuan harrapatu zuten. Dena dela, Agatokles Afrikatik irten zen K.a. 307an.
Kartagotarrak ahuldu ziren Sizilian –Agatoklesek hartu eta berreraiki zuen Segesta eta Selinonte tiranoaren aliatua bilakatu zen. Sirakusarrak Afrikatik irten zirenean, Kartago eskualdeko nagusia izan zen berriro eta K.a. 306an, bake itun bat eskaini zuten. Agatoklesen espedizioen ostean, kartagotarrek jarraitzen zuten irlaren mendebaldeaz jabeak izaten. Porrotaren ostean, Agatoklesek Siziliako ekialdea kontrolatu zuen, menperatutako hirietan garnizioak eta zergak ezarri zituen matxinatutako hiriak zigortuz, hala nola, Segesta[29]. Behin kontrolatuta lurraldea, estrategia aldatu zuen eta benetazko politika helenistikoa martxan jarri zuen, ekialdeko diadokoek egiten zuten moduan.
Erreferentziak
- Diodoro Sikulo XIX, 102.
- Diodoro Sikulo XIX, 103.
- Diodoro Sikulo XIX, 106.
- Diodoro Sikulo XIX, 107-110.
- Diodoro Sikulo XX, 3.
- Toki arkeologikoa hau ez da oraindik aurkitu.
- Diodoro Sikulo XX, 8.
- Diodoro Sikulo XX, 10-12.
- Diodoro Sikulo XX, 15.
- Diodoro Sikulo XX, 17.
- Diodoro Sikulo XX, 30; XX, 33.
- Diodoro Sikulo XX, 33-34.
- Diodoro Sikulo XX, 7.
- Hau zen Alexandro Handiaren trierarka ohia eta Egiptoko satraparen izenean, Ptolomeo, Zirenaikaren gobernadorea.
- Diodoro Sikulo XX, 40.
- Diodoro Sikulo XX, 42.
- Diodoro Sikulo XX, 54-55.
- Horrek adierazten du kostaldeko herria zela.
- Diodoro Sikulo XX, 57.
- Diodoro Sikulo XX, 58.
- Hori adierazten da gizakia eta animalien elkarbizitzan, ordurarte ezezaguna.
- Diodoro Sikulo XX, 59-60.
- Diodoro Sikulo XX, 54.
- Diodororen ustez tirano honen jatorrizko hiria.
- Diodoro Sikulo XX, 56-57.
- Diodoro Sikulo XX, 61.
- Diodoro Sikulo XX, 64-67
- Diodoro Sikulo XX, 68-69.
- Diodoro Sikulo XX, 71.
Ikus, gainera
Bibliografia
- Garrantzitsuenak
- Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XIX., XX., XXI. liburuak.
- Marko Juniano Justino:Historiarum Philippicarum T. Pompeii Trogi, laburtutako XLIV. liburua, XXII., XXIII. liburuak.
- Polibio: Historia.
- Lehen mailako beste iturri batzuk
- Polieno: Amarruak
- Plutarko: Bizitza paraleloak zenbait albiste Pirro eta Demetrioren bizitzei buruz
- Iturri modernoak
- AKERRAZ, Aomar, RUGGERI, Paola, SIRAJ, AhmedVISMARA, Cinzia (2006): L'Africa romana - Atti del XVI convegno di studio Rabat, 2004ko abenduren 15-19, Centro di Studi Interdisciplinari sulle Province Romane dell’Università degli Studi di Sassari, atalburua: Sicelioti in Africa nel III secolo a.C., ISBN =88-430-3990-3.
- BEARZOT, Cinzia Bearzot, LANDUCCI GATTINONI, Franca (2004): Diodoro e l'altra Grecia: Macedonia, Occidente, Ellenismo nella Biblioteca storica, atti del convegno, Milano, 15-16 gennaio 2004 | 2005 | Vita e Pensiero | atalburua: Tradizioni storiche ed etnografiche nella Libia di Diodoro , ISBN: 978-88-343-5006-5.
- BRACCESI, Lorenzo (2006): L'Alessandro occidentale: il Macedone e Roma, L'ERMA di BRETSCHNEIDER, atalburua: Alessandro e l'obiettivo "Cartagine", ISBN = 978-88-8265-376-7.
- BRACCESI, Lorenzo (2000): Hesperia 10, L'ERMA di BRETSCHNEIDER | atalburua: I Greci e la periferia africana in età arcaica, ISBN =978-88-8265-074-2
- BRACCESI, Lorenzo (1996): Hesperia 7: studi sulla grecità di occidente, L'ERMA di BRETSCHNEIDER, atalburua: Ofella, Atene e l'avventura libica, ISBN 978-88-7062-944-6
- DE SANCTIS, Gaetano (1970): Scritti minori,1. liburukia, Ed. di Storia e Letteratura, Agatocle atalburua.
- DE VIDO, Stefania De Vido (2013): Le guerre di Sicilia, Carocci argitaldaria, atalburua: Il liberatore e il re, Guerra e potere, Guerra e pace, Guerra e territorio, ISBN =978-88-430-6788-6.
- GUIDETTI, Massimo (2004): Storia del Mediterraneo nell'antichità: 9.-1. secolo a.C Editoriale Jaca Book, atalburua: Alessandro dal Mediterraneo all'Oceano Indiano, ISBN = 978-88-16-40660-5.
- WILL, Edouard (1982): Histoire politique du monde hellénistique (K.a. 323-30), Presses Universitaires de Nancy, ISBN = 978-2-02-060387-4
- WILL, Edouard (1964): Revue des Études Anciennes. 6. liburukia Ophellas, Ptolémée, Cassandre et la chronologie
- XELLA, Paolo (2000): I Χρυσοῖ ναοί dei Cartaginesi, C.N.R., Roma, Università di Tubingen.
- L'Africa romana: Atti del XV convegno di studio, Tozeur, 11-15 dicembre 2002, 15. liburukia, 2004, Carocci argitaldaria| atalburua: Greci e indigeni nella Libye: le spedizioni di Eumaco a nord-ovest di Cartagine, ISBN = 978-88-430-3195-5.
Kanpo estekak
- AKERRAZ, Aomar, RUGGERI, Paola, SIRAJ, AhmedVISMARA, Cinzia (2006): L'Africa romana, terzo, 643 or., I Greci e l’Africa del Nord. Il conflitto greco-cartaginese in terra libica: alleanza tra Siracusa Cirene ed Egitto e genesi della regalità di Agatocle
- CONSOLO LANGHER, Sebastiana Nerina(1992): Macedonia e Sicilia nell'età dei Diadochi e di Agatocle, Archivio storico messinese, 60. liburukia, 97-137 or., Società messinese di storia patria.
- MARASCO, G. Marasco (1984): Agatocle e la politica siracusana agli inizi del III secolo a.C., Prometheus aldizkaria 10, 97-133 or. 2020.02.03n kontsutaturik.