Agartala
Agartala (bengaleraz: আগরতলা) Indiako hiria da, Tripura estatuko hiriburu politiko eta komertziala.
Agartala আগরতলা | |
---|---|
hiriburua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Tripura |
Indiako barruti | West Tripura barrutia |
Izen ofiziala | আগরতলা |
Jatorrizko izena | আগরতলা |
Posta kodea | 799001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°50′N 91°16′E |
Azalera | 76.504 km² |
Altuera | 15 m |
Demografia | |
Biztanleria | 522.613 (2015) 122.925 (2011) |
Dentsitatea | 6.831,19 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1871 |
Telefono aurrizkia | 381 |
Ordu eremua | Indian Standard Time (en) |
agartalacity.nic.in |
Historia
Agartala Swadhin Tripura printzerriaren hiriburua izan zen. Krisna Kishore Manikia Maharajak (1830-1849) hiriburua Rangamatitik Haveli Zaharrera eraman zuen eta handik Haveli Berrira, hau da, Agartala, 1849an. Arrazoia inbaditzaileetik babestea izan zen baina baita ere Bengala Britainiarrekin hobeto komunikatzea. Agartala udalerria, bestetik, Chandra Manikyaren garaian sortu zen, 1871an. Geroago Bir Bikram Manikyak hiriaren planifikazioa antolatu zuen: kale berriak antolatu ziren, merkatuaren eraikina altxatu zen...
Geografia
Hiria haran batzuetan eraikia izan zen, 16 metro garaian, Haroa ibaiaren ondoan. Klimak ez ditu muturretako aldaketak izaten:
- Udan: martxotik ekainera: beroa
- Montzoia: uztailatik irailera: beroa eta hezetasuna
- Negua: urriatik otsailera: giro epela.
Herriak
Hauek dira udalerriaren nagusiak:
- Abhoynagar
- Agartala
- Amtali
- Arundhutinagar
- Banamalipur
- Bardowali
- Bhati Abhoynagar
- Bottala
- College Tilla
- Dhaleshwar
- Durjoynagar
- Gol Bazaar
- Gurkha Basti
- Indiranagar
- Joynagar
- Krisna Nagar
- Kunjaban
- Melarmath
- Nuevo Complejo Capital
- Radhanagar
- Ramnagar
- 79 Tilla
- Shibnagar
Monumentuak
Hauek dira ezagunenak:
- Lakshmi Narayan tenplua
- Agartala Jagannath Mandir
- Ujjayanta jauregia