Agaricus gennadii

Agaricus gennadii Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Ezin da jangarritzat jo usain txarra duelako, baina batez ere urria delako.

Agaricus gennadii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus gennadii
P.D.Orton, 1960

Sinonimoa: Clarkeinda cellaris.

Deskribapena

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, ganbil-laua, glabroa, leuna, ertza osoa; kolorea zurixkatik alutazeo zurbilera, azkenean lau angeluko aureolatan ildaskatutako geruza bat du.

Orriak: Estu, biribildu-itsatsiak, zuri-arrosa kolorekoak, ondoren arrosa ilunagoak eta azkenik beltzak.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, arrautza-erraboil formako oinarria, arbi baten gisakoa, oinetik bereiz daiteke, lehenik ezkatatsua, gero laua, betea eta barrubetea; bolba mehea, mintzezkoa, erdi askea, zuri zikin kolorekoa, lobulu ugarirekin edo oinean banandurik.

Haragia: Zuria, trinkoa, usain txarrekoa eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Cellaris epitetoa latinetik dator, soto, upategi, esan nahi duen "cella" hitzetik. Leku horretan aurkitu zelako lehen aldiz.

Jangarritasuna

Usain txarreko jangarria.

Nahasketa arriskua

Agaricus pequinii delakoarekin, hau handiagoa da (5-14). Agaricus bitorquis espeziearekin ere bai, honek eraztun bikoitza du goian. Agaricus bernardii perretxikoarekin, goian eraztun hondarrekin.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Upategi hareatsuetan, baina baita parke eta lorategietan ere, zedro zuhaitzetatik gertu.

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Turkmenistan, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 85 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Agaricus gennadii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.