Agadir
Agadir[1] (arabieraz: أݣادير; Marokoko amazigera estandarrez: ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ) Marokoko hiri bat da, izen bereko probintziaren hiriburua.
Agadir ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ أڭادير | ||
---|---|---|
urban commune of Morocco (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Maroko | |
Eskualdea | Souss-Massa | |
Prefektura | Agadir-Ida-Ou-Tanane prefektura | |
Alkatea | Aziz Akhannouch (en) | |
Izen ofiziala | أكادير ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ | |
Jatorrizko izena | ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ أڭادير | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 30°25′17″N 9°34′59″W | |
Altuera | 74 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 538.000 (2023ko uztailaren 1a) 116.156 (2014) | |
Etxebizitzak | 105.057 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1505 | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | |
Hiri senidetuak | Montreuil, Oakland, Miami, Olhão, Nantes, Stavanger, Xiraz, Vigan, Duala eta Pleven | |
agadir.ma |
Iparraldean Essaouirako probintzia eta Marrakecheko probintziarekin muga egiten du, ekialdean Ouarzazateko probintziarekin, hego-ekialdean Tan-Tango probintziarekin, hegoaldean Tizniteko probintziarekin eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin.
Rabatetik 600 kilometro inguru hegoaldera dago.
Bertako portu eta aireportua Al Massiran daude.
Historia
Portugaldarrek sortu zuten 1500 inguruan. 1526an saadiek inbaditu zuten. 1911n Agadirko krisia gertatu zen. 1912 eta 1956 bitartean Frantziaren domeinupean egon zen, 1956an Marokoren subirautzapera pasatuz.
1960ko otsailak 29an lurrikara batek hiria suntsitu zuen,[2] beranduago epizentrotik bi kilometro hegoaldera berreraiki zena.
Agadirrek 1990eko hamarkadako lehen urteetara arte arrantza hitzarmenpean Cadizko badiako arrantzontzi espainiarrek erabili zuten arrantzalekuari izena ematen dio, Huelvako probintziako Isla Cristinako baporeen flotak 1920ko hamarkadatik arrazoi honengatik Agadirko flota izena jasoz.
Demografia
Klima
Datu klimatikoak (Agadir) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.4 | 21.0 | 22.4 | 21.9 | 23.2 | 24.0 | 26.1 | 26.1 | 26.4 | 25.3 | 23.5 | 20.7 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.1 | 15.2 | 16.7 | 17.0 | 18.7 | 20.2 | 22.0 | 22.2 | 21.9 | 20.3 | 17.9 | 14.6 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.9 | 9.4 | 10.9 | 12.0 | 14.2 | 16.4 | 18.0 | 18.2 | 17.3 | 15.2 | 12.3 | 8.5 | 13.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45.5 | 42.4 | 31.1 | 25.9 | 3.5 | 1.1 | 0.1 | 0.2 | 3.0 | 25.8 | 52.6 | 60.7 | 291.9 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 5.4 | 5.6 | 5.1 | 3.7 | 1.4 | 1.3 | 0.2 | 0.4 | 1.6 | 4.1 | 5.3 | 5.3 | 39.4 |
Eguzki orduak | 229.4 | 232.0 | 269.7 | 282.0 | 294.5 | 270.0 | 269.7 | 254.2 | 243.0 | 244.9 | 219.0 | 229.4 | 3037.8 |
Iturria: Hong Kong Observatory[3] |
Turismoa
Nazioartean ezaguna den turismolekua da.
Turismo erakargarritasunari dagokionez hango baliabiderik nagusienetako bat Souss-Massako Parke Nazionala da, non paisaia aipagarriak eta ibis ermitauaren azken populazio bideragarria dauden, berebiziko iraungitze arriskuan dagoen espeziea. Zenbait ekoturismo ekimen egin dira, bereziki Massa ibaiaren itsasoratzean, non posible den ibilbideak tokiko gidariekin lagunduta egitea uretako hegaztien behaketarekin eta asto gainean eginiko paseoekin tokiko aberastasun kulturalari gehitutako erakargarritasun bezala.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Maxwell, Gavin. (1974). The Rocks Remain. Penguin Books ISBN 0140039260..
- "Climatological Information for Agadir, Morocco" - Hong Kong Observatory